Kalitate tresna on baten abantaila

 Egilea: David Pintado

Proiektu handi eta luze batean praktika on bat da kalitateari garrantzi handia ematea. Ezaguna denez, bi motako akats gerta daitezke proiektu batean: barne akatsak, proiektuaren taldeak aurkitutako akatsak; eta kanpo akatsak, erakunde edo taldetik kanpo aurkitutakoak. Azken hauek garestienak dira, bezeroak aurkitzen dituelako, eta erakundearean amaiera ekarri dezaketelako.

Hori dela eta, garrantzitsua da kalitate eta plangintzari denbora gehiago eskaintzea. Praktika on bat da entregagai bakoitzean, hau da, lan pakete bakoitzean, kalitatea bermatzea, eta horretarako egokia den kalitate tresna bat eraikitzea. Kalitate tresnari behar bezalako garrantzia ematen bada, asko lagunduko du akatsak aurreikusten, edota hobekuntzak aurkitzen.

Hortaz, hasiera batean plangintza egin eta gero, lan pakete bakoitzarekin lanean hasi baino lehen, garrantzitsua da kalitate tresna eraikitzea. Kalitate tresna horrek, bi atal eduki dezake, hala nola bai edo bai bete beharreko eskakizunak eta minimotik haratago-ko eskakizunak. Azken hori jarriz, produktuaren kalitatea handitu dezake. Gainera, interesgarria da oharrak atal bat izatea, ebaluatzaileak atal horren inguruko oharrak jartzen baditu, errazagoa izango da komunikatzeko zer den zuzendu behar dena.

Kalitate tresnan beraz, lan pakete bakoitzaren betekizunak egongo dira. Horrek ere proiektuaren zuzendariari lagundu diezaioke. Izan ere, lan paketea egiteko epearen erdian, zuzendariak ikusi dezake zer geratzen den egiteko hasierako kalitate ebaluazio bat eginez, produktua oraindik bukatuta ez dagoenean. Horrela, proiektuaren garapenaren inguruko ideia orokor hobeago bat izango du, ikusiz ea produktuaren eskakizun guztiak bete diren edo ez.

Hortaz, praktika on bat da lehen esandako kalitate tresna eraikitzearen atazarekin batera, kalitatea bermatzeko (kalitate tresna erabiliz) datak adieraztea; hau da, noiz erabiliko den kalitate tresna. Akatsak garaiz detektatzeko, edota proiektuaren jarraipen hobeago bat eramateko, egokiena da bitan bermatzea kalitatea: bat atazaren erdian eta bestea ataza bukatzeko data baino epe bat lehenago. Bi alditan kalitatea ebaluatuz, lortzen dugu akats batzuk atazaren erdian jada identifikatzea. Ataza luzea bada, azkenerako uzten badugu, akats asko izanez gero, zaila izango da akats guztiak modu egoki batean zuzentza eta lan-paketea garaiz amaitzea. Gainera, akatsa egin duena agian ez da ondo gogoratzen zer egin zuen edota zertaz ari zen. Lehenengo kalitate bermaketarekin, akats batzuk jada konpondu daitezke ataza egiteko epearen erdian, eta egin duena hobeto gogoratuko da zertaz ari den.

Azkenik, azkenengo kalitate bermaketa produktuaren entrega baino proportzionalki (atazaren luzerarekiko) den epe bat baino lehenago egin behar da, akats kopurua handia bada, eta arazoak ekiditeko.

Praktika honekin, denbora aurrezten da, akatsak goiz aurreikusten dira eta bezeroari produktu hobeago bat ematen zaio, kanpo akatsen kopurua murriztuz.


No comments:

Post a Comment