Arriskuen kudeaketa, zuzendariordea

EGILEA: Goiatz Irazabal Rodríguez

Taldean rolak banatzen ditugunean, badira batzuk garrantzia berezia dutenak eta hauen gabeziak taldea kolokan jar dezakete. Kasu hori da, esaterako, zuzendariarena.

Ekipo bateko zuzendariaren lana ez da makala. Taldea kudeatzeaz, proiektua gainbegiratzeaz eta interesatuekin harremanak mantentzeaz arduratu behar da, besteak beste. Ardura guzti hauek burutzeak, bere presentzia beti ziurtatuta egotea zailtzen du. Beraz, zer egin bera bada proiektuaren ikuspegi orokor bat duen bakarra eta bertaratu ezin badu? Proiektuaren garapena gelditu? Ez litzateke aukera eraginkorra izango inondik inora.

Kasu horietarako, oso baliagarria izan daiteke zuzendariorde baten izendapena. Zuzendari ordeak, ez du zuzendariaren erantzukizun ezta lan maila bera izango inondik inora, baina bai taldearen ikuspegi orokorra, lana aurrera eramateko adinakoa. Horrela, zuzendariak beste eginbehar batzuen ondorioz taldeaz arduratu ezin badaiteke, zuzendari ordea gai izango da lana aurrera eraman eta proiektua ez gelditzeko. Horretarako, ezinbestekoa da zuzendari eta zuzendari ordearen arteko komunikazio konstantea.

Bestalde, esan daiteke, zuzendari ordea, zuzendariaren laguntzaile fidela izango dela. Alde batetik, zuzendariaren lan karga, dituen erantzukizun eta ardura guztiak direla eta, beste taldekideena baina handiagoa da. Gainera, bere ikuspegia bakarra izan beharrean, beste pertsona batenarekin osatu dezake ideia objektiboago bat lortzeko asmoz. Hori dela eta, zuzendari ordeak, laguntza eskaini diezaioke erabaki exekutiboak hartzeko garaian zuzendariari.

Komenigarria da, izendapen hau, proiektuaren konstituzio bileran egitea. Horrela, hasieratik, paper hori jaso duen pertsonak arreta eskainiko dio proiektuaren egoera orokorrari. Izendapena burutzeko garaian, ohikoa izaten da zuzendariak konfiantzazko norbait izendatzea. Izan ere, ardura oso garrantzitsua da eta kontuan izan behar da etengabe arituko direla elkarlanean.

Beraz, proiektu bateko rol banaketan zuzendari orde bat izendatzeak, abantailak besterik ez dituela argi ikus daiteke. Horrela, zuzendariak bere lana egin ezin duenerako B plan bat dugu eta arriskua ez da arazo bilakatzen.

No comments:

Post a Comment