Betekizunen arteko erlazioen eragina

EGILEA: Iker Montoya

Betekizunen arteko erlazioak direla eta, hauen eragina handia izan daiteke. Erlazio hauek behar bezala aztertu eta baloratu behar dira proiektuarengan izan dezaketen eragina zehazteko.

Proiektuak osatzen dituzten betekizunen arteko erlazioak beti existitzen dira, proiektua bera hauen multzoa baita, eta produktua betekizun hauen ondorioa dira. Betekizun hauen garrantzia edo eragina planifikazioan estimatzen dira hauen kostua (denbora, dirua, pertsonak...) ezarriz. Batzuetan betekizun hauek burutzeko prozesuak era independentean eta sekuentzialki tratatzen dira, hauen hasiera eta bukaera zehaztuz, eta ondorengo prozesua abiatuz, erlaziorik izango ez balute bezala. Hala ere, badira kasu batzuk, non betekizunak elkarren arteko erlazioa duten, eta estimazioa eta planifikazioa modu konplexuago eta zehaztuago batean egin beharko liteken.

Erlazio handiko betekizun hauen garrantzia ondo neurtu behar da, eta planifikazioan zehaztu, garrantzi edo inpaktuaren arabera, hauen eragina azpimarratu eta beharrezkoa den kasuetan arrisku bezala sailkatuz.

Ataza hauen eragina kritikoa izatekotan arrisku bezala identifikatu ostean, arriskuetan bezala egin beharrezkoa zehaztuaz aparte, arriskua arazo bihurtzekotan jarraitu beharreko pausuak ezarriz, hau da, B plana. Garapeneko ataza batek, behin estimaturiko denbora baino gehiago hartzen duenean, arriskua izatetik baino arazoa izatetik gertuago dago, eta zenbait kasutan, betekizunen arteko erlazioa dela eta, hau burutzeko jarraitu beharreko prozedura okerrekoa izatea. Horren ondorioz, behin arrisku hori arazoa bihurtu dela erabakitzerakoan, B Planera pasa behar da, eta gero eta arazo hori lehenago antzeman, hobe, horrelako arazo bat e ikusteak eta denboran luzatzeak proiektuaren arrakasta kolokan jar dezakeelako.B Planak ez du zertan arazo horren soluzio finala izan behar, B Plana behin behineko soluzio bezala planteatu behar da, oinarrizko betekizunak bete eta uneko arazoa ekiditeko. Proiektuaren garapena aurrera joan ahala B plan hau behin behineko soluzio izatetik, azkeneko momentuko baliabide bihurtzen da, honen kalitatearen ordainetan. Arazoa momentu onean antzeman eta B Plana modu egokian exekutatu ezkero, aurrerago behin behineko soluzio hori hobetzeko aukera dago, produktuaren kalitatean eragina izanez.

Ondorioz, betekizunen arteko erlazioak izan dezaketen eragina dela eta, hauek aztertzea eta behar bezala sailkatzea behar beharrezkoa da. Hauek betetzeko prozesuaren garapenean okerrik egotekotan B Plan egoki bat eskura izatea ere oinarrizkoa da, eta arriskua arazo bihurtzen den unea antzematea, proiektuaren arrakasta ziurtatzea dela helburu.

No comments:

Post a Comment