EGILEA: Goiatz Irazabal Rodríguez
Proiektu batean, eragin nagusietako bat bezeroarena da. Bezeroa da gure produktuaren hartzaile eta horretarako kontratatu gaitu. Bere esanetara egin behar dugu lan, beti ere gure irizpideak jarraituz, baina eskatutakoarekin bat datorren emaitza atsegin bat lortuz.
Gerta liteke, bezeroa pertsona bakarra izatea. Gerta liteke, bezeroak ideiak argi izatea eta hauek behar bezala azaldu eta transmititzea. Baina ez da ohikoa. Askotan, bezero moduan hainbat pertsona izango ditugu, eta hauen arteko erlazioak argi izatea komeni da.
Bezero taldearekin proiektua adosten denean, gomendagarria da, bezero moduan lan egingo duten pertsonak eta hauen proiektuarenganako eragina identifikatzea. Gainera, guzti hau diagrama batean islatzen badugu, ondoren erraztasun gehiago izango dugu erabakiak hartzeko.
Pauso hau burutu dugula, proiektuaren garapenean sartzen gara. Prozesu honetan zehar bezeroarekin harremanetan mantentzea da ohikoena, prototipoak erakutsi, zer aldatu eta zer ez erabaki, besteak beste. Hemen, kontuz ibili behar gara izan ere bi arrisku nagusi identifika daitezke.
Lehenik, bezero lanetan dabilen pertsona, ez bada bakarra eta izaten ditugun elkarrizketetan beraien arteko kontraesanak agertzen badira, nola jokatu behar dugu? Suposatuko dugu, eragin gehien duen pertsonak duela azken hitza, eta kontraesan baten kasuan azken honen irizpidea hartuko dugula kontutan. Hala ere, garaiz gabiltzanean, kontraesan bat egon dela azaldu eta beraiek adostasun batera iritsi ondoren komunikatzeko eskatuko diegu.
Bigarren arriskua, bezeroaren “ideia nahastea” da. Izan ere, askotan, bezeroak ez du argi zer den nahi duena eta eskakizunak ez dira argiak. Kontu handiz ibili behar gara zer eskaintzen diogun berak eskaera luzatu gabe, esaerak dioen bezala “eskua eman eta besoa hartzea” gerta daiteke eta.
Azkenik, gogoratu behar gara bezeroa dela proiektuaren hartzaile, eta arrazoirik ez badu ere errespetuz eta modu txukunean tratatu behar dugula. Proiektuaren entregan, bezero moduan datorren pertsonak agian lortutako emaitza kolokan jarriko du, berak eskatutako zerbait zergatik ez den horrela burutu galdezka. Horren erantzuna, bezero taldeko eragin handiagoko beste pertsona baten eskaeraren ondorioz, erabaki hori hartu dela bada, modu txukunean azaldu behar diogu. Batez ere, beraien arteko komunikazioa ezin dugu zalantzan jarri.
Ondorioz, esan genezake, bezeroarekin pazientziaz jardun behar garela. Nahasi egingo gaitu seguruenik, eta hasieran egindako gauza bat ezabatu ondoren berriro egiteko eskatu. Baina gogoratu, bera da bezeroa, eta proiektua ez litzateke existituko bera gabe.
No comments:
Post a Comment