EGILEA: Eneko Irazusta Aizpurua
Proiektu berri bat hasi eta jende berriarekin lanean hasteko momentuan, ezinezkoa da aurreiritziak ez edukitzea, eta modu batera edo bestera, pertsona horrekin lan egin gabe ere, bere lan egiteko moduaren aurre iritzi bat izaten da. Hau ez da alde batera utzi behar, daukagun informazio guztia baliatu behar bait da pertsonak ezagutzeko eta honekin proiektuaren arrakasta lortzeko, baina ez da utzi behar aurre iritzi horiek guztiz baldintza gaitzaten.
Pertsona bategan inongo konfiantzarik ez badugu, eta beraz, egiteko eskatzen zaion lana modu desegoki batean egingo duela uste badugu, ziurrenik hala izango da. Honelako kasu baten aurrean aurkitzen bagara, errazena, garrantzi gutxiko lanak edota exigentzia gutxi dutenak eskatzera jotzea litzateke, lan horiek modu ez egoki batean eginda ere, proiektuarengan inpaktua txikitze aldera. Hala ere, ez zait iruditzen hasieratik jarrera hori hartzea zuzenena denik. Aurreiritziak aurreiritzi dira, eta ez dakigu benetan noraino izango diren egia pertsona horiekin zuzeneko harremana izan arte.
Honelako egoera baten aurrean, ematen den lehenengo inpresioa oso garrantzitsua da, taldeko kide guztien aurrean konfiantza erakutsi behar da eta proiektuaren hasieratik lan desberdinen partaide egiten saiatu, nola erantzuten duten ikusteko. Kasu batzuetan, lan sinpleak eman ordez, erronka moduan proposatu daitezke, adibidez, pertsona batengan pisu handia duten zer egiteak uzten badira, pertsona horrek erantzukizun handiagoa senti dezake eta modu honetan proiektuan gehiago inplikatzera eraman.
Hala ere, nahiz eta honetan saiatu, batzuetan ez da lortzen pertsona bat proiektuarekin konprometitzea eta bere motibazioa oso baxua izaten da. Kasu horietan, eta berandu izan baino lehen, pertsona horrekiko jarrera aldatu behar da, honek ez du esan nahi jarrera txarrik hartu behar denik, baina bere lanaren jarraipena beste modu batera egin beharra dago. Jarraipen malguak ez dira aukera egokiak normalean, proiektuan kide bat baino gehiago baldin badaude eta baten lanak bestearen lanarekiko dependenteak badira, epe mugak derrigorrez bete behar dira eta jarraipen zorrotz bat egiten ez bada, epe mugarako lan txukun bat edukitzea oso zaila da.
Jarraipena egiteko aukera on bat egunetik eguneko jarraipen bat egitea da, onek esfortzu asko ekarri dezake kudeaketa aldetik, baina proiektuaren arrakasta bermatzeko bide bakarra izan daiteke momentu batzuetan. Honetaz gain beste aukera on bat, dependentziarik sortzen ez duten atazak esleitzea da, atzerapenak izanda ere, bere inpaktua ez hedatzeko.
Salbuespenak salbuespen, pertsona batek beragan konfiantza jarri dela sentitzen duenean, joera naturala konfiantza horri erantzun positiboa ematea da, eta horrek efektu baikorra du.
No comments:
Post a Comment