Google Analytics: zer da eta nola erabili daitekeen estatistikak lortzeko

EGILEA: Jon Ander Belamendia

Oso interesgarria izan liteke guk sorturiko webgunearen estatistikak lortu ahal izatea, zenbat erabiltzaile sartzen diren kontrolatzeko, orrialderik bisitatuenak zein diren jakiteko, zein hizkuntzetan erabiltzen den aztertzeko… Blog-eko sarrera honetan, webgune bat garatu duen edozein pertsonarentzat oso baliagarri izango diren hainbat puntu azalduko dira, modu errazean espero diren estatistikak lortu ahal izateko.

Hasteko, ezinbestekoa izango da Google Analytics-en orrian erregistratzea; horretarako, Gmail kontu bat izan beharko dugu eta, eskatzen diren datuen artean, webgunearen helbidea sartu beharko dugu.

Ondoren, honek ematen duen jarraipen kodea txertatu beharko dugu sortu dugun webgunearen header edo goiburukoan. Ez bagaude ziur kode hori non eta nola sartu, Wordpress-en kasuan bada plugin bat, Google Analytics plugina, non hau instalatu eta kode bat gehitzearekin nahikoa izango den. Webgune bakoitzak, azpi-domeinu bakoitzeko, bere kodea izango du, UA-XXXXXXXX-X motakoa, eta Google Analytics-en orrian aurki daiteke, behin logeatu eta jarraipena egin nahi dugun webgunearen ondoan agertzen den kodea, hain zuzen ere.

Hau eginik, jada has gaitezke webgunearen estatistikak lortzen; kontuan izan, sortu diren datuak prozesatzeko gehienez 8 ordurarte itxaron beharko dugula, hots, ez direla momentuan agertuko. Hala ere, denbora errealean konektaturik dauden erabiltzaileen inguruko informazioa lortzeko aukera ere eskaintzen du, Tiempo real menuan ageri dena, hain zuzen ere.

Ezker aldeko menuan hainbat aukera eskaintzen dira, oso baliagarriak izan daitezkeenak, hala nola, zein gailurekin konektatzen diren, zein nabigatzailerekin, bisiten maiztasuna, sesioen iraupena… Baina kasu honetan, webgunearen hizkuntzari eta webgunea bisitatzen duten hiri nahiz herrialdeei buruz estatistikak nola atera aztertuko dugu. Horretarako, dena klik bakar batean eskuragarri izateko, aurrena panel “pribatu” bat sortuko dugu, ezker aldeko menuan Nuevo panel aukera sakatuz.

Bertan, Añadir widget aukerari sakatu eta nola bistaratu nahi den aukeratuko dugu: 2.1 metrika, kronologia, geomapa, taula, diagrama zirkular edo barra diagrama moduan. Hizkuntzena kontrolatzeko, 2.1 metrika edo taulan bistaratzea izan litezke egokienak. Ondoren, metrika bat aukeratu beharko da, Usuarios hain zuzen ere, erabiltzaileak baitira kontatu nahi ditugunak. Dagoen bezala utzita, webguneko erabiltzaileak kontatuko lituzke soilik. Hizkuntzen arabera filtratzea nahi dugunez, Añadir un filtro bidez filtratuko ditugu. Kontuan izan webgunearen helbidean non ageri diren /eu, /es edo /en motako adierazpenak. Horren arabera, Debe comenzar con aukeratu eta helbidea jarriko litzateke, adibidez, /unirioja/eu. Guardar sakaturik, jada izango prest izango genuke Errioxari dagokion webguneko euskarazko erabiltzaileen estatistikak lortzeko.

Herrialdearen kasuan, oso antzekoa izango litzateke, País/territorio eta Usuarios aukeratuz, hurrenez hurren.

Informazio osagarria nahi izanez gero, Google Analytics-en webguneaz gain, hona hemen esteka interesgarri bat: http://www.simplybusiness.co.uk/microsites/google-analytics-guide/

No comments:

Post a Comment