Behin baino gehiagotan enpresa, erakunde edo talde bati lotuta dagoen web gune batek antzeko edukia duten beste web gune batzuk bere menpe izaten ditu.Teknologia hori, modu argi eta erabiltzeko erraza den modu batean erabil daiteke Wordpress izeneko blogak argitaratzeko sisteman. Sistema hori “multisite” deitzen da ,eta nahi adina web orrialde egiteko aukera ematen du.
Nahiz eta Wordpressek teknologia hau eskaini, zenbait aldaketa egin behar dira Wordpresseko konfigurazio fitxategietan erabili ahal izateko, defektuzko konfigurazioa aukera hau desgaituta ematen baitu.
Aukera hau aktibatzeak informatikaren inguruan ezagutza handirik ez izatea eskatzen ez badu ere, zure zerbitzarian dagoen Wordpress kodea atzitzen jakitea ezinbestekoa izango da, konfigurazioa behar bezala egin ahal izateko.
Aukera honek eskaintzen dituen abantailen artean, hauek aurki ditzakegu:
- Instalazioa bakarrarekin, leku sare bat izateko aukera ematen du. Gainera, leku sare hori kudeatzeko idazmahai orokorra dago eta idazmahai bertatik leku berriak sortzea, eta temak eta pluginak instalatzea ataza erraza izaten da.
- Sortutako leku bakoitzak, bere idazmahai independentea dauka. Honi esker, leku bakoitzak independenteki bere plugin eta tema propioak erabil ditzake eta web gunearen edukia besteekiko desberdina izateko aukera ematen du.
- Doanekoa den teknologia da. Horrek modu azkar eta merke batean zure web orrialdea izatea ahalbidetzen du.
- Nahi izanez gero, leku sare osoaren teknologiak aldi berean eguneratzeko aukera ematen du. Honek aukera ikaragarria ematen du beste teknologiekin alderatuz, hiru klik eginda zure orrialdeko temak, pluginak eta edukia eguneratuta izateko aukera ematen duelako.
- Teknologia honen instalazioa modu errazean egiten da. Informatikako aditua ez izanik, multisite teknologia zure gunean izatea ez da ataza zaila.
Hala ere, multisite teknologiak zenbait desabantaila ere eskaintzen ditu:
- Multisite bidez, leku sare guztia “bihotz” baten menpe dago. Hori dela eta, leku sareko "bihotz" hori eroriz gero, leku sare guztia eroriko da.
- Baimenak erabiltzaile desberdinei eskaintzeko arazoak ematen ditu.
- Plugin bat instalatzean, beste lekuek ere erabiltzeko aukera izaten dute.
- Datu baseak taula desberdinak sortzen ditu lekuaren “id” aren arabera.
Zenbait desabantaila dituen arren, aukera interesgarria da web orrialde sare txikia sortzeko eta kudeatzeko. Beraz, zure leku sarea sortzeko irtenbide erraz eta fidagarri baten bila bazaude , ez ahaztu teknologia hau kontuan izateko aukera bat dela.
Link interesgarria: http://www.digitalvalley.com/blog/como-configurar-wordpress-multisite-paso-a-paso/
No comments:
Post a Comment