Edozein langileren bizitza laboralean zehar, seguraski hainbat proiektutan parte hartuko du horren ondorioz mota desberdineko bezeroekin tratatuko beharko du. Baliteke proiektua jorratzen duen gaian aditua den bezeroa aurkitzea, kasu horretan proiektuaren betekizunak eta mugak modu nahiko zehatzean finkatzea posible izango da, bezeroak jakingo duelako zer behar duen eta helburu horiek lortzeko jarraitu daitezkeen bideak ere.
Proiektuaren gaiean aditua ez den bezero batekin lan egin behar baldin badugu, hasierako planteamendua guztiz aldatuko da, kasu honetan, bezeroak zer nahi duen eta zertarako behar duen jakingo du baina ez du helburu horiek betetzeko egon daitezkeen aukera desberdinen berri izango, horren ondorioz proiektuaren mugak ez dira hain zehatzak izango. Ezjakintasun hori kudeatu beharreko elementua izango da. Egoera hori baldin bada, bezeroarekin komunikazioa jorratzea proiektuan eragin kritikoa izango du, behar bezala neurtzea eta planifikatzea beharrezkoa izango da.
Bezeroaren ezjakintasunak dakartzan arazoak kudeatzeko, ezinbestekoa izango da bezeroaren feedbacka jasotzea, egindako lana egokia dela ziurtatu ahal izateko eta hartutako erabaki desberdinekin ados dagoen jakiteko, bezeroaren gogobetetzea jakiteko azken finean. Momenturarte egindako lanarekin pozik baldin badago, lasaitu egingo da eta erlazioak hobeak eraikitzea posible izango da, egindako lanarekin ados ez baldin badago, aldaketak edo berrikuntzak eskatuko ditu horrek suposa dezakeen diru/ordu/baliabide gainkostuarekin. Feedback hori eskuratzeko bezeroarekin harremanak sustatzea beharrezkoa izango da.
Bezeroarekin komunikatzeko modu sinpleena garapen prozesuan zehar bilerak antolatzea izango da, bilera hauetan posible izango da bezeroaren feedbacka modu zuzen batean lortzea eta lanaren alde positiboak zein negatiboak eztabaidatzeko aukera egongo da. Normalean bilera hauetarako erabilitzen den denbora tartea mugatua izango da, horregatik bereziki garrantzitsua izango da bilera hori aldez aurretik planifikatu eta prestatzea.
Bilerari ahalik eta etekin gehien atera ahal izateko hainbat pausu ematea komenigarrai izan daiteke:
- Momenturarte garatutako lanaren prototipoak (bariazo txikiekin) eramatea. Bezeroaren nahiak gehien betetzen dituena adierazteko aukera emanez.
- Galdetegiak prestatu, ahalik eta informazio gehien lortzeko helburuarekin. Interesgarria izan daiteke bai/ez motako hainbat galdera prestatzea denbora tarte txikian erantzun ahal izateko.
Dagoeneko aipatu dena laburbiltzeko, proiektuan zehar bezeroarekin komunikazioa sustatzea proiektuaren arrakastan berebiziko garrantzia izan dezakeela esan behar da. komunikazioa sustatuz, egindako lanaren feedbacka jasotzeko aukera izango da, feedback honi esker, bezeroak izan ditzakeen desadostasunak edo arazoak garapenaren hasieran identifikatzea posible izango da eta ez da beharrezkoa izango dagoeneko aurreratua dagoen lana ezabatzea edo alde batera uztea horrek suposa dezakeen baliabide kostuekin batera.
No comments:
Post a Comment