Erakunde publikoetan grabatzeko baimenak: Arriskuei aurre egiten

EGILEA: Xabier Zabala Barandiaran

Hiri bat edo bertako edozein organo munduari jakitera ematea helburu duen proiektu bat aurrera eramateko erabil daitezkeen metodoen artean, gaur egun erabilienetarikoa webgune batean bideoen bidez erakustea da.

Bideo horietako bat garatzerako garaian oso ohikoa da hirietako txoko ezberdinak, kirol nahiz kultur eskaintza eta antzekoak erakutsi nahi izatea. Bideo horien grabaketa planifikatzerako orduan, kritikoa da aipatu berri diren aspektuak grabatu ahal izateko izan daitezken arriskuak eta zailtasunak kontuan izatea.

Arrisku horietako bat, bideoan erakutsi nahi den edukia erakunde publikoren batekin erlazioa duenean aurki genezake. Esate baterako, hiri bateko liburutegi publiko baten instalazioak grabatu nahi badira, ezinbestekoa izango da grabaketa egin aurretik baimen berezi batzuk eskatzea, eta behin baimenak lortuta, grabaketa egitea.  Baina zer pasako litzateke eskakizun horren erantzunik iritsiko ez balitzaigu? Zer egin genezake horrelako gertakari batek proiektuaren arrakasta kolokan jarri ez dezan?

Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da proiektuari dagokion plangintza sendo bat egina izatea. Bertan, garbi adierazita egon beharko du bideoan erakunde publikoez zer erakutsi nahi den, eta behin ideia zehatz bat deskribatu dela, deskribapen horrekin bat etor daitezken erakunde publikoen zerrenda bat egitea beharrezkoa da. Interesgarria litzakete zerrenda hori nahiko zabala izatea, baimen eskaera bidaltzeak ez baita erantzuna jasotzearen sinonimo. 

Behin non eta zer grabatu nahi den zehaztua izan dela, hurrengo pausoa mugarriak ezartzea litzateke. Baimen eskaera baten erantzuna jasotzeko, erakundearen arabera, denbora ezberdina itxarotea toka dakiguke baina onartezina litzateke proiektuaren garapena horrelako kanpo faktoreen menpe ezartzea. Horregatik, kritikoa da eskaeren erantzuna jasotzeko epe maximo bat plangintzan  zehaztua izatea, eta epe horren barruan erantzun ez duten erakundeak zuzenean baztertzea.

Gidalerro horiek zehaztuta eta plangintzan islatuta daudela, hurrengo pausoa baimen eskaera horiek egitea litzateke. Eskaera horiek ahalik eta azkarren egin beharreko ataza dira, geroz eta lehenago eginda erantzuna jasotzeko zehaztu den epe-mugatik urrutiago egongo baita eta aukera gehiago izango baitugu grabatu nahi dugun erakunde baten baimen-erantzuna jasotzeko.

Azkenik, Baimen-erantzunak jasotzeko plangintzan ezarritako mugarrira iristean, grabaketa egiteko aukera eman diguten erakundeen artean bideoan erakustea interesatzen zaizkigunak aukeratzea litzateke azken pausoa.

Laburbilduz, proiektuaren lerro kritikoan eragin zuzena duten  kanpo faktoreak kontu handiz kontrolatu beharreko elementuak dira. Plangintza on batekin muga daiteke proiektuan izan dezaketen eragin negatiboa eta jarraipen eta kontrol prozesu egoki batekin hasiera batean arrisku kontsidera daitezken faktoreak aukera bilakatu eta horietatik eta abantaila atera.

No comments:

Post a Comment