Dokumentazioa: formatuak eta prozesuen garrantzia kalitaterako

EGILEA: Jon Ander Belamendia

Dakigunez, edozein dokumentu egiterako garaian, oso garrantzitsua da gutxieneko kalitate maila batean garatzea. Ahalik eta kalitaterik hoberena lortzeko, edo saiatzeko behintzat, hemen aipatuko dira edozein dokumentu edota txosten garatzerako orduan kontuan izan beharreko puntu nagusi batzuk.

Alde batetik, dokumentuek hainbat baldintza bete beharko dituzte, hala nola, dokumentuaren izenburua, data eta egileen izen-abizenak, edo taldearen izena, agertuz. Batez ere dokumentu luzeen kasuan, azala izatea egokia litzateke eta aurkibide egituratu bat eduki beharko luke, aurkibideko atal bat klikatzean, atal horretara jauzi egingo duena. Dokumentuan zehar, atal nahiz azpiatalak egoki sailkatuta egon behar dute eta testuak, egokia eta ongi sailkatua izateaz gain, justifikatua. Noski, hau dena akats ortografikorik gabe, letra tamaina nahiz koloreak mantenduz eta lizentziapean.

Behin dokumentu baten kalitatea nola lortu jakinik, ezinbestekoa izango da taldean edo zuzendariak adostutako dokumentuen eredu nahiz formatuak jarraitzea. Oso garrantzitsua da hau taldean egiten diren proiektu guztietan, bestela beste pertsona batek arduratu behar baitu dokumentu guztiak moldatzeaz, horrek suposatzen duen denbora “galeraz” gain. Gainera, horrela eginez gero, bakoitzak eginikoa biltzeko are errazagoa izango da eta dokumentu horren kalitate arduradunak gainetik berrikustea soilik geratuko litzateke, denon lana erraztuz.

Adibide bat jartzearren, jarraipen eta kontrola egiterako garaian, ia ezinbestekoa izango da taldekide guztien dedikazio taulek formatu bera izatea, hartara denen informazioa era komun batean antolatua egon dadin, zuzenean txostenean sar daitekeen formatuan. Jarraipen eta kontroleko dedikazioak egiterako garaian, kontuan izan Sergio Rivas-ek idatziriko sarrera: diario de dedicaciones.

Dokumentuen formatuekin jarraituz, erabiltzen den tresna ere oso garrantzitsua da. Komeni da hasieratik taldean erabakitzea zein tresna eta prozesu erabiliko diren. Bakarka eginiko dokumentuak LibreOffice edo Microsoft Word tresnen bidez garatzea gomendatzen da eta taldean egin beharreko dokumentuak Google-ren tresnak baliatuz garatzea komeni da, GoogleDocs adibidez, ondoren, azken formatua emateko, LibreOffice edo Microsoft Word erabiliz. Azken honen zergatia ondorengoa da: hobetzen saiatzen ari diren arren, oraindik nahiko zaila da taula, aurkibide nahiz beste hainbat elementuren bistaratzea guk nahi dugun kalitate mailarekin lortzea. Gehiago jakiteko, ikus Iván Matellanes-en herramientas de Google Docs sarrera.

Hortaz, dokumentu bat kalitatez garatzeko, txostenek bete beharreko baldintza minimoak bete, taldean eredu nahiz formatu komunak jarraitu eta, GoogleDocs motako tresnak erabiliz gero, honek egiten dituen konbertsioei arreta berezia eskaini beharko zaie, desiratutako kalitate maila betetzen duela ziurtatzeko; bete ezean, beste tresna batekin eman beharko zaio azken formatua.

No comments:

Post a Comment