Proiektu baten bizitza zikloan zehar, gerta liteke hirugarren pertsonekin harremanetan jarri behar izatea bideoak edo delakoak eskuratzeko, baimenak (eta materiala bera) lortzeko. Prozesu horretan, zenbait arazo sor daitezke eta horiei aurre egiteko erabakiak hartu behar dira.
Lortu nahi diren bideoen estekak bakarrik ezagutzen direnean, hortik, batzuen Google+ kontua lortu daiteke eta horren bidez kontaktuan jarri. Beste batzuen kasuan, Youtubeko kanalean edo bideoan bertan utzi beharko da iruzkin bat, harremanetan jartzeko eskaera eginez, helbide elektroniko bat adieraziz.
Bideo guztiei eskaera mezua helarazi eta hurrengo egunean, erantzunik badagoen ikustean, posible da gmail kontu pertsonala itxita dagoela jakinaraztea, Google-k ezartzen dituen erabilera baldintzak urratu direla justifikatuz, spam bat detektatu duelako. Egile guztiei mezu berdina helarazita ere (egilearen izena eta esteka aldatuta), nahiz eta 8 mezu izan. Hortaz,
Google-ri erreklamazio mezu bat bidali beharko zaio. Orokorrean, kontua berehala aktibatuko dute.
Egunak joan ahala, normalena gehienez erantzutea izango da, baina denek ez. Orduan, Youtube-ko kontuan sartu beharko da iruzkinari bertan erantzun zaion edo ez ikusteko. Modu honetan, baliteke Youtube-ko kontua aktibatu gabe dagoela ohartzea. Beste behin, Google-ri erreklamazio mezu bat bidali beharko zaio Youtube-ko kontua aktiba dezan. Erantzun moduan, ezohiko
erabilera izan duela eta pazientzia izateko esango dute, ziurrenik. Bideoen esteketara itzultzean, posible da dagoeneko iruzkinik ez egotea, Youtube-k ezabatu egin dituelako spam bezala identifikatzean.
Beraz, mezurik jaso ez dutenekin beste bide batetik kontaktatzen saiatu beharko da. Dagoeneko kontaktatzea lortu den pertsonen bidez, helbide elektronikorik eta Google+ helbiderik lortu ez duten egileen helbide elektronikoak lortu beharko dira (erlazionatuta daudela suposatuz). Hauek, baimena eskatu ondoren, helbide elektronikoa helarazi beharko digute.
Hortaz, hirugarren pertsonen eskuraketak egin behar direnean eta harremanetan jartzeko modu bakarra internet denean, honako pausu hauek jarraitzea gomendatzen da, lehenago azaldutako arazoa saihestearren:
- Kontu berri bat sortu, zehazki proiektu edo helburu horretarako (kontu pertsonala arriskatu gabe).
- Kontu horren bidez, Youtube plataformatik, Google+ edo helbide elektronikotik, hirugarren pertsona horiekin kontaktuan jarri.
- Mezua “kopiatu” eta “itsatsi” egin ordez, izenaz gain, gauza gehiago aldatu, spam moduan identifikatzeko aukerak gutxitzeko asmoz.
- Maiz, helbide elektronikoa martxan dagoela eta ez dutela desaktibatu ziurtatu (Youtube-ko iruzkina ikusi, Google+-eko elkarrizketa edo mezuaren errorerik ez dela iritsi begiratu), gutxienez egunean bi aldiz (kopurua baliagarri dauzkagun egunen araberakoa izango da).
Pausu hauek jarraituta, zuen etorkizuneko proiektuetan gure arazoa saihestea lortzea espero da. Gainera, esperientzia hau ezaguturik, arriskuen kudeaketa zehatzago bat egiteko aukera izango duzue.
No comments:
Post a Comment