WordPress-eko 3.0 bertsiotik aurrera, WordPress MU (multisite) erreminta gehitu zen, WordPress instalazio bakar batekin hainbat domeinuentzat zerbitzua emateko konfiguragarria dena eta erraztasun asko ematen dituena.
Tutorial honetan WordPress-ek eskaintzen duen funtzionalitate hau konfiguratzeko eman behar diren pausoak ikusiko dira.
Ezer egin baino lehen, hainbat ziurtapen egin beharko dira:
- Zerbitzariak Apache, MySQL eta PHP instalatuta dauzka.
- Administratzaile baimenak dauzkagu.
Behin ziurtapenak eginda, Multisite funtzionalitatea konfiguratzera pasako gara. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
1. Pausoa: WordPress instalazioa konfiguratu
Multisite funtzionalitatea defektuz desaktibatuta datorrenez, lehenik eta behin, aktibatu behar dugu. Honetarako, “wp-config.php” fitxategia editatuko dugu, ondorengo lerroa gehituz /* That's all, stop editing! Happy blogging. */ lerroa baino lehen:
/* Multisite */
define( 'WP_ALLOW_MULTISITE', true );
Lerro honen bidez Tools menuan Network Setup aukera aktibatzen du.
Zerbitzarian Apache-ren “mod_rewrite” modulua aktibatuta izatea ere beharrezkoa izango da. Hosting gehienen zerbitzariek aktibatuta dutenez, ez dago arazorik, bestela, aktibatzeko eskatu beharko da.
Virtual file-ko aldaketak baimentzeko .htaccess fitxategian dagoena ezabatu eta ondorengoa itsatsiko dugu:
<Directory /var/www/>
Options Indexes FollowSymLinks MultiViews
AllowOverride All
Order allow,deny
allow from all
</Directory>
Hau eginda, nabigatzailea berrabiarazi beharko da.
Orain Multisite-aren instalazioa egin dezakegu; guredomeinua/wp-admin/install.php idatziko dugu gure nabigatzailean eta agertzen diren aukerak betetzen joango gara.
2. Pausoa: Multisite-a konfiguratu WordPress bidez
Menuan Tools menu - Network Setup Sites aukeratu sarea konfiguratzen hasteko.
Orri honetan sarearen ezaugarri nagusienak agertuko dira, sarearen titulua, adibidez. Eskatzen duena bete eta gero Install botoia sakatuko dugu hurrengo pausora joateko.
Pauso hau oso garrantzitsua da. Webgunearen azpi guneak nola egituratuko diren aukeratu beharko da, azpi-domeinutan edo azpi-karpetetan. Argi eduki behar da zein aukeratu nahi den, gero birkonfiguratzeko zaila baita. Aukerak:
- Azpi-domeinuak – domeinu bidezko egitura (azpidomeinua.guredomeinua)
- Azpi-karpetak – direktorio bidezko egitura (guredomeinua/azpidomeinua)
Behin konfigurazioa eginda, “wp-content” karpetan gure gune berrientzat karpeta bat sortuko dugu.
3. Pausoa: Sarea aktibatu
Sarea aktibatzeko, WordPress-ek eskatzen duena besterik ez da egin behar. Ezer egin baino lehen, “wp-config.php” eta “.htaccess” fitxategien segurtasun kopia bat egin. Bi pauso jarraitu behar dira:
- “wp-config.php” fitxategian dagokion lerroak gehitu.
- “.htaccess” fitxategian dagokion lerroak gehitu.
Bietan hasieran gehitutako lerroak ordezkatu.
Aktibazioa amaitzeko, berriro sartu beharko gara webgunera. Nabigatzailearen cachea eta cookie-ak ezabatu arazoak badaude.
4. Pausoa: Sarearen administrazio panela
Momentu honetan administrazio panelaren goiko aldean My Sites aukera egongo da. Sarearen administrazio paneletik sortutako gune berriak sortu eta konfigura daitezke, hauen plugin eta temak barne.
5. Pausoa: Administrazioa
Multisite baten administrazioa gune soila administratzea baino zailagoa suertatu daiteke, aukera desberdinak baititu. WordPress MU-aren administrazioaren xehetasunak ezagutzeko, Multisite_Network_Administration irakurri (ingelesez).
No comments:
Post a Comment