Nola jarri azpitituluak Youtube-n?

EGILEA: Lierni Sestorain

Zenbait proiektutan zehar, lana aurrera eramateko, beharrezkoa da zenbait eskuraketa egitea. Kasu horretan, bideoak zintzilikatzerakoan, azpitituluak gehitu behar izaten dira, WAI A maila betetzeko eta bideoen ulermena hizkuntza desberdinetan ziurtatzeko. Horretarako, zenbait aukera daude.

Aukeratutako bideoek azpitituluak izan ditzakete, hizkuntzaren batean gutxienez. Orokorrean, gehienek Youtube-ko erreminta erabiltzen dute horretarako. Hau honela izanik, posible da dagoeneko sortuta dauden azpitituluak fitxategi batean deskargatu eta ondoren, gure bideoan, fitxategi hori bera kargatzea. Jarraian, hori egiteko modu BAT azalduko dugu (askoz gehiago daude):
  1. Youtube-n, bideoa aukeratu.
  2. URL-a https://www.youtube.com/watch?v=... modukoa izango da. Hasieratik “youtube” hasten den artekoa ezabatu eta “ss” idatzi; honela: ssyoutube.com/watch?v=… eta enter sakatu. Beste webgune batera bideratuko zaitu.
  3. Web orri honetan, bideoa bera deskargatzeko aukera izateaz gain, eskuinaldean, “subtítulos” adierazten duen botoi bat aurkituko duzu. Bertan sakatu.
  4. Bideoaren informazioaren azpian laukitxo berri bat irekiko da. “Original” atalean, bideoaren egileek sortutako azpitituluak daude eta “Traducción” atalean, azpititulu hauen itzulpen asko. Hala ere, guri egileek sortutakoak interesatzen zaizkigu (fidagarrienak izango dira).
  5. Azkenik, nahi duzun hizkuntza aukeratu eta gainean sakatu; zuzenean, azpitituluak deskargatuko dira BideoarenIzena.srt izeneko fitxategi batean.
  6. Orain, azpititulu horiek guk igotako bideoari gehituko dizkiogu. Horretarako, lehenengo, Youtube-ko kontuan sartu eta aukeratutako bideoaren edizioan sartu. Bideoaren azpian, zenbait ikur agertuko dira, horien artean “cc” jartzen duen bat, bideo-oinak kudeatzeko sakatu behar dena.
  7. Orri berri honetan, bideoaren eskuinean, goian, “Gehitu pista berria” sakatu eta “Kargatu fitxategia” aukeratu.
  8. “Pistaren hizkuntza” atalean, azpitituluak zein hizkuntzatan igoko dituzun adierazi behar da. Ondoren, “Kargatu” botoia sakatu eta deskargatu berri dugun fitxategia aukeratu.

Bestalde, azpitituluak sortu behar direnean, beste prozedura bat jarraitu beharko da. Aukera bat .srt (edo Youtube-k onartzen duen beste formatu bat) formatuko fitxategi bat sortzea da, testu editore batekin. Eta aurreko aukeran azaldu bezala kargatzea. Beste modu bat, ordea, momentuan idatzi eta sinkronizatzea da. Horretarako, honako pausu hauek jarraitu behar dira:
  1. Youtube-n, aukeratutako bideoaren azpitituluen kudeatzailean sartu (aurreko prozesuko 6.pausua).
  2. “Gehitu pista berria” sakatu eta bertan “Transkribatu eta sinkronizatu” aukeratu.
  3. “Pistaren hizkuntza” atalean, azpitituluen hizkuntza aukeratu.
  4. “Bideoaren transkripzioa” laukitxoan, bideoak esaten duena idatzi, agerraldiak banantzeko bi enter sakatuz. Bukatzean, “Sinkronizatu” sakatu.
  5. Bukatzeko, berbideratutako orrian, hizkuntzaren izena daraman laukitxoaren gainean sakatu eta azpitituluen hasiera eta bukaera denborak ondo daudela ziurtatu. “Gorde aldaketak” sakatu.

Ikusten duzuenez, nahiko erraza da bai modu bat eta bai bestea. Hala ere, azpitituluak izanez gero, lehenengo prozesua jarraitzea komeni da, denbora asko aurrezten baita.

Bideoen azpitituluak deskargatzeko laguntza (gazteleraz):
https://www.youtube.com/watch?v=7SWNb78XNr0

No comments:

Post a Comment