Google Analytics

EGILEA: Eider Irigoyen

Google Analytics izena duten Google-n estatistikak izateko plugin-a edo software extra gure Wordpress orrialdean duen garrantzia azalduko da, baita bere erabilera ere.

Oso garrantzitsua da gure webgunea bisitatzen duten pertsonen eta bere ohituren inguruko informazioa biltzea, gure webguneari ahal dugun zuku gehiena ateratzeko. Google Analytics zerbitzuak webguneetako bisitarien inguruko estatistikak sortzen ditu, adibidez, orrien ikustaldi kopurua edo trafiko handieneko orduak, webguneen argitaratzaileei euren guneak hobetzen laguntzeko.

Jakina denez, webgune bat garatzea helburu bezala duen proiektu batean rol ezberdinak auki daitezke eta rol ezberdinetako pertsonek webgunean interes ezberdinak dituzte. Beraz, oso baliagarria izan daitezke Google Analytics eskaintzen dizkigun interesaren araberako informazio taldeak. Hiru talde ezberdin daude: exekutiboak, marketin teknikoak eta webmasterrak.

Webgune baten arrakasta bermatzeko, garrantzia handia eman behar zaio webguneak duen helburuari eta erabiltzaileen nahiei. Lehenengo kasuan, demagun gure webgunea 15-25 adin tarteko pertsonei zuzenduta dagoela, eta Google Analytics-ei esker konturatzen garela gure bisitarien %70ak 30 urte baino gehiago dituztela… zerbait gaizki egiten ari garela begi bistako da eta gure helburura gerturatzeko aldaketaren bat behar dugula ohartarazten gaitu tresna honek. Bigarren kasuan, Google Analytics baliagarria izan daiteke, gure webgunean erabiltzaileek gehien atzitzen dituzten guneak jakiteko eta horren arabera erabaki ezberdinak hartzeko (gune bateri garrantzia gehiago eman, guneren bat kendu…).

Aurrebaldintza moduan, Wordpress teknologiarekin sortutako webgune bat eta Google-en kontu bat beharko dugu. Behin aurrebaldintza betetzen dugula, Wordpressen “Google Analytics” plugin-a instalatu. Ondoren, Analytics-en kontu berri bat sortu behar dugu, kontua sortzeko garian eskatzen dituen datuen artean, gure webgunearen url-a eskatuko digu. Kontu hau sortzerakoan, jarraipen-identifikadore bat eskuratzen dugu. Eskuratutako jarraipen-identifikadore hori, Wordpress barnean, “ajustes” atalean, “Google Analytics”-en txertatu. Oso garrantzitsua da azkeneko pausu hau ondo burutzea, tresnaren eta webgunearen erlazioa ondo finkatzeko. Orain arte egin dugunarekin, gure estatistikak martxan daude (debora errealeko informazioa bere ahala ikusi ahal izango dugu, bestelako informazioa, aldiz, zortzi ordu itxaron beharko dugu) baina interesgarria den beste funtzionaltasun bat aztertuko dugu.

Funtzionalitate hori bistak dira. Bista hauei esker, informazio bilketa parametro batzuen arabera izan daiteke. Demagun, gure webgunea gaztelaniaz bakarrik atzitzen duten pertsonen informazioa bildu nahi dugula, euskerako eta ingleseko datuak alde batera utzita. Hau lortzeko, bistez baliatu gaitezke filtro ezberdinak erabiliz. Hasteko, administrariaren atalera joan eta bista berri bat sortu, ondoren bi filtro pertsonalizatu gehitu behar zaizkio: bat euskarari dagokion informazioa baztertzeko (excluir, patron lang=eu$) eta bestea inglesari dagokin informazioa baztertzeko (excluir, patron lang=en$).

Ondorioz, eraginkorra den webgune bat sortu nahi baduzu, erabiltzeko nahiko erraza den tresna hau asko lagunduko zaitu.

No comments:

Post a Comment