Izpiritu libreen kudeaketa: arriskuak eta giza baliabideak elkartzen direnean

EGILEA: Ariane Gabiola

Proiektu bat aurrera eramateko talde batean lan egiten ari garenean, oso garrantzitsua da  taldeko zuzendariak taldeko kideak ongi ezagutzea, beraien dohaiekin eta gabeziekin jabetuz. Horrela, zuzendariak argi izango du zein ardura edo rol ezarri taldekide bakoitzari. Zuzendariak bere ekipoan izpiritu libre baten berri izanez gero, taldeko zuzendariak izpiritu libreek sor dezaketen burukominak ekiditeko, ondorengo proposamena jasoko du lehenengo talde bilera aktan:

  • Taldeko kide bakoitzari ezartzen zaizkion rol eta ardurak bere osotasunean eta zuzentasunez bete beharko ditu, saihestezinak diren desbideraketak edo aurreikusi ezin daitezkeen arazoak  alde batera utziz.
  • Proiektuko zuzendariak izpiritu librea identifikatuta duelarik, kofidantzazko boto bat emango dio. Hala ere, konfiantza hori irabazi egin beharko du izpiritu libreak. Horretarako,  metodoa ugari aplika daitezke, baina horra bat: proiektuko mugarriez gain, talde barruan mugarri batzuk ezarriko dira. Horrela, izpiritu libreak taldean ezarritako mugarriaren barruan egiten badu lana, zuzendariaren konfiantza ez da galduko.
  • Proiektuaren bizitza-zikloan zehar oinarrizko lerrotik aldenduko liratekeen ezohiko jokabideak maiz errepikatuz gero, taldeko zuzendariak modu pribatuan hitz egingo luke pertsona horrekin, taldean giro txarra sartu edota ekipoko lan dinamika positiboa apur ez dadin. Ondoren, eta jokabideak aldatzen ez badira, Erakundeko Zuzendariari jakinaraziko lioke. Hau da, persona horrekin aurrez aurre hitz egin ondoren, Proiektuko Zuzendariak Erakundearengana joko du, baldin eta bere jokabidea azaldu eta zuzentzen ez badu.
  • Proiektuaren bizitza-zikloak zehar taldeko kide guztiek tinko eta irmo lan eginez gero, portaera zuzen horiek, proiektuko zuzendariak zentsu positiboan zoriondu beharko ditu taldekideen aurrean. Izan ere, proiektu bat aurrera eramateko taldekideek pozik eta prestutasunez lan egitea oso garrantzitsua baita.
  • Nahiz eta, azken hitza Proiektuko Zuzendariaren esku egon, taldekideek jarrera dinamikoa eta parte hartzailea izatera konprometitzen dira.

Horrela, taldeko kide guztiek proiektuaren bizitza-zikloaren hasieratik argi izango dute  oinarrizko lerrotik aldenduko liratekeen ezohiko jokabideak izanez gero, zer nolako ondorioak izango dituen.

No comments:

Post a Comment