Asana: talde lana errazten duen softwarea

EGILEA: Odei Ayastuy
(Esta entrada también está disponible en castellano)

Asana taldekideen arteko komunikazioa eta lankidetza hobetzen duen softwarea da. Software honek asko laguntzen du jarraipen egoki bat eramateko orduan eta baita kontrolak burutzeko orduan. Bestalde taldekide bakoitzak uneoro daki zer daukan egiteko eta noizko egon behar den egina beraz gauzak egunean eramaten ere laguntzen du. Blogeko sarrera honetan Asana softwarearen alde positibo eta negatiboak, bere funtzionamendua eta praktika onetarako iradokizunak azalduko dira.

Hasteko alde on eta txarrak azalduko dira. Alde onei dagokienez:
  • Asanak taldekide bakoitzari atazak esleitzeko aukera dauka, ataza burutzeko gutxi falta denean mezu bat bidaltzen dio taldekide horri beraz ataza guztiak egunean eramaten laguntzen du.
  • Ataza bat amaitzean completed jartzeko aukera dago. Aukera horri ematean zuzendariari mezu bat bidaliko dio eta beraz zuzendariak jarraipen zehatz bat eraman ahalko du.
  • Emangarriak txertatzeko aukera dauka. Horrela uneoro segurtasun kopia bat edukiko dugu eta gainera completed jartzean zuzendariak momentuan gainbegiratu ahal izango du.
  • Proiektuan egindako lana eta egiteke dagoenaren arteko grafiko bat azaltzen da.
  • Egutegi bat dauka egun bakoitzean amaitu behar diren atazak azaltzen direna.

Alde txarrei dagokienez:
  • Ataza bat amaitzeko aste bat falta denean jada mezuak bidaltzen hasten da softwarea.

Ondoren proiektu bat nola sortu azalduko da:
  1. Asanan erregistratu edo google kontuarekin sartu behar da.
  2. Taldekideak gonbidatu. Horretarako ezkerreko menuan invite people jartzen duen tokian sakatu eta taldekideen helbide elektronikoak jarri behar dira.
  3. Proiektu berri bat sortu. Horretarako ezkerreko menuan gonbidatzekoaren behean PROJECTS+ jartzen duen lekuan sakatu behar da. Bertan proiektuaren izena jarri eta open to “enpresaren izena” sakatu behar da denek atzitu ahal izateko.
  4. Atazak sortu. Horretarako erdiko menuan add a new task jartzen duen tokian sakatu behar da eta eskuineko menuan izena aldatu. Taldekide bati esleitzeko eskuineko menuan azaltzen den unsigned task gainean sakatu eta nahi den taldekideari esleituko behar zaio. Azkenik eskuineko menuko due to gainean sakatu eta mugarria jarri behar da. Ordua ere jartzeko aukera badago eta horretaz gain astero edo zenbatero egin behar den ataza ere bai. Azpi atazak ere sor daitezke, horretarako due to ondoan dagoen ikonoa sakatu eta atazarekin egin bezala taldekidea eta mugarria ezarri beharko da. Kasu honetan azpiatazaren alboan azalduko dira aukera horiek.

Behin dena sortu ostean lanean hasiko gara eta ataza bakoitza amaitzean completed botoia sakatu beharko dugu eta gomendagarria da emangarri bat baldin badauka emangarria igo eta komentario bat ustea atazari eskainitako ordu kopurua eta desbideraketarik egon ezkero arrazoia ezarriz.

No comments:

Post a Comment