Proiektua modu eranginkor batean burutzeko oso garrantzitsua da ataza bakoitzeko denbora tarteak ondo finkatzea. Horretarako hainbat faktore kontuan hartu behar ditugu, adibidez: taldekideak eta beraiek duten lan egiteko modua, emangarriak entregatzeko epeak, taldekide kopurua, suertatu daitezkeen arazoak etab.
Bezeroak zuen eskakizunetako bat, webgunearen hizkuntza aldakorra izatea zen. Gainera webgunetik deribatutako beste webguneek ere webgunearen hizkuntza berekoak izan behar zuten (esaterako, orrialdea euskeraz bazegoen, orrialdeko estekek euskerazko webguneetara eraman behar zuten).
Guk transposh plugina erabiltzen dugu itzultzaile modura. Plugin hau erreza da eta erabat erabilgarria, modu azkarrean eta automatikoan lan egiten du eta 90 hizkuntza baino gehiago onartzen ditu.
Aurretik aipatutako eskakizun berriarekin, konturatu ginen estekek atzean zuten edukia itzultzea ez zela posible. Beraz, jarraian transposh pluginak itzulpenak egiteko dituen bi modu azkarrenak agertzen dira, bakoitzaren beharren arabera bata edo bestea aukeratzeko:
1. Defektuzko itzulpena
Transposh-ek defektuz, itzulpen-motor bat erabiltzen du webgune osoa automatikoki itzultzeko eta aukera ematen du eskuz itzulpenak zuzentzeko. Hitz bakoitzaren itzulpena gordetzen du, beste orrialde batean agertzen bada erabiltzeko. Transposh‐ek duen arazoetako bat, testuen itzulpenak koma, puntu edo parentesien bidez mozten dituela da. Honek duen eragina, itzulpenak eskuz zuzendu behar direnean, esaldiak egoki ez gelditzea da, esaldiek ez dutelako egitura berdina mantentzen hizkuntzatik hizkuntzara.
Arazo hau konpontzeko, Héctor Garrofe-k bere blogean pluginaren parser.php fitxategia aldatzea proposatzen du esaldiak ez hain motzak izateko.
2. Kode gehigarria orrialdeetan
Itzulpenak egiteko bigarren modua, edukia guk eskuz itzultzea da eta ondoren edukia dagoen orrialdean, eduki guztia jartzea Tranposh‐ek eskaintzen dituen etiketa batzuen tartean, eduki bakoitza bere hizkuntzan agertzeko. Etiketak modu honetakoak izango dira:
[tp](edukia)[/tp]
- tp etiketen tartean joango litzateke nahi dugun hizkuntza zehatz bateko edukia eta ondoren beste bi etiketa jar ditzakegu tartean beste hizkuntzako eduki batekin eta horela nahi dugun guztitan. Etiketa honek, hainbat atributu bat izango ditzake:
- lang atributuak edukia azaltzea nahi dugun hizkuntza zehazten da nazioarteko kodearekin.
- only atributuak “yes” eta “no” balioak onartzen ditu eta lang atributuan adierazitako hizkuntzan bakarrik agertzea nahi dugun edo ez adierazteko da.
- not_in atributuan hizkuntza kode bat ipini dezakegu, horrela hizkuntza zehatz batetan ez agertzeko kendu dezakegu edukia.
- no_translate atributuak “yes” eta “no” balioak onartzen ditu eta eduki zati hori ez itzultzeko erabil dezakegu.
Adibidez, euskeraz eta gazteleraz dagoen webgune batean, kode zati desberdinak erabil genitzake beharren arabera. Eduki bat bakarrik euskeraz adierazteko:
[tp lang=“eu” only=“yes”](edukia euskeraz)[/tp]Gainera, gauza bera adierazteko modu desberdinak daude. Esaterako, edukia bakarrik gazteleraz azaltzeko (goikoarekin alderaztuz):
[tp not_in=“eu”](edukia gazteleraz)[/tp]
Beraz, plugin oso baliotsua da, momentuan dagoen onenetakoa, baina garrantzitsua da erabiltzeko modu desberdinak daudela jakitea gure beharren arabera bata edo bestea erabiltzeko.
No comments:
Post a Comment