Denbora tarteak modu egoki batean finkatu

EGILEA: Ainhoa Elorz

Proiektua modu eranginkor batean burutzeko oso garrantzitsua da ataza bakoitzeko denbora tarteak ondo finkatzea. Horretarako hainbat faktore kontuan hartu behar ditugu, adibidez: taldekideak eta beraiek duten lan egiteko modua, emangarriak entregatzeko epeak, taldekide kopurua, suertatu daitezkeen arazoak etab.

Faktore GUZTI hauen ezagupena oso garrantzitsua da honako arrazoiengatik:
  • Taldekideak eta lan egiteko modua: Taldekideak ezagutzea oso garrantzitsua da hauen bidez jakin dezakegulako nola den beraien lan egiteko modua eta proiektuko zer atal interesatzen zaizkien edo onak diren. Hau da, gehien gustatzen zaien lana edo ataza esleitzea komeni da, zati hori modu egoki batean egiteko. Hau eginda produktibitate handiena lortuko genuke ataza horretan eta taldekide bakoitzak pozik egongo litzateke beraien gustuko arloan lan egiten egongo zirelako. Hau lortzeko zuzendariak ondo ezagutu beharko ditu bere taldekideak (eta hauek zuzendaria ezagutu beharko dute bere lan egiteko modua eta zenbateraino egongo den irekita beste ideia batzuk entzuten jakiteko).
  • Emangarriak entregatzeko epeak: emangarrien epeak argi eduki behar ditugu hasieratik, mugarriak denbora dexentekin finkatzeko eta ezustekorik gertatzen bada (gaizki ulertzeak, taldekide batek gaixotzea, …)denbora tarte nahikoa edukitzea hau konpontzeko.
  • Taldekide kopurua: faktore hau oso garrantzitsua da atazak esleitzerakoan, hau da, dependentzi asko baldinba daude atazen artean eta taldekide gutxi badira talde batean denbora tarteak murriztu behar dira hasieran egingo diren atazetan dependentziak dituztenetan denbora nahikoarekin ibiltzeko eta ez “itotak ibiltzeko”. Gainera, geroz eta taldekide gehiago baldinba daude taldekide batzuk besteen beharra izango dute dependentziak suertatzerakoan eta, beraz, lana asko zailtzen da.
  • Suertatu daitezkeen arazoak: aurreko hiru faktoreak erraz gertatu daitezke (bereziki ataza eta taldekide asko daudenetan) horregatik mugarriak entrega data baino egun batzuk lehenago finkatu behar dira arazo hauek konpontzeko denbora nahikorekin.

Beraz, hau guztia aipatu ondoren, dependentziak eta mugarriak ondo finkatzea oso garrantzitzuak dira. Honetarako lehendabizi atazak ondo finkatu behar dira (LDE bat diseinatzea asko lagunduko du), ondoren estimazio onak egin behar dira (beharbada, atalik zailena izan diteke) eta bukatzeko atazen artean egon daitezkeen dependentzi guztiak identifikatu behar dira. Behin hau eginda, mugarriak ezarri beharko dira denbora tarte handi bat esleituz gertatu daitezkeen arazoengatik (hauek gertatzen badira, konponbideak bilatzeko). Bukeran Gantt diagrama batean islatuko da modu ikusgarri eta argi batean ikusteko.

Hau guztia egiten bada proiektu arrakastatsu bat izatea asko lagunduko gaitu eta gainera, zuzendariaren (eta beste taldekideen) lana asko erraztuko du (taldekideek jakingo beharko lukete noizko zer egon behar den eginda eta zuzendariak ez luke beraien atzetik ibili beharko).

2 comments:

  1. Guztiz ados! Nire ustez zuzendariak momentu zehatzeta hitz egin beharko luke lankideekin, bitartean bakoitza bere lanarekin edo elkarlanean jarraitu.
    Bilerek ere zerikusi handia dute produktua modu eraginkorrean egiteko.

    ReplyDelete
  2. Hemen aipatu diren ideiekin ados nator, batez ere denbora margina edukitzearekin, gure kasuan arazo tekniko asko sortu daitezkeelako eta hauek ekiditeko denborarekin ibiltzea oso garrantzitsua izan da.

    ReplyDelete