iMovie editorearen erabilera

EGILEA: Jon Gonzalez

Proiektuetako produktuen zati oso garrantzitsua bideoak izan dira. Sortu ahal izateko imovie bideo editoreaz baliatu gara irakasgaiko proiektu guztietan zehar.

Programaren sinpletasuna bere begirune dela esan daiteke. Jarraian bideoak webguneratzeko egoeran izan arte jarraitu den prozesuko urratsak bilduko dira laguntzazkoak izan daitezen etorkizunean.

Lehenik eta behin kameran grabatu diren irudiak programara pasako dira. Bideoak sortzeko programak kargaturiko irudiak bata bestearen atzetik kokatuko ditu denbora lerroan. Segidan, irudi horiek aztertuz gure bideoan joango direnak hautatu beharko ditugu. Aukeraketa egiteko bideo klip bakoitza ikusi ahalko da programan bertan, eta baita ere klip baten zatiak egin. Hau da, bideoen mozketak egiteko aukera eskaintzen digu.

Bideoa osatuko duten irudiak ditugunean, guztiz gomendagarria den tresna bat izango dugu eskura, bideoan efektuak gehitzeko tresna hain zuzen ere. Irudien abiadura aldatu, errepikapenak sortu, etab., hamaika bitxikeri sortu ahal izatea ahalbidetzen du.

Irudiei dagokien edizioarekin amaitu aurretik azkeneko urratsa ematea besterik ez da geratzen. Bideoari hasierako eta amaierako kredituak sartu ahal izateko imovie programak hainbat txantiloi eskaintzen ditu gure beharren arabera editatu daitezen.

Aurreko puntuak betetzen ditugunean esan daiteke bideoaren ardatz nagusia osatua izango dugula. Geratzen diren ataza bakarrak audiozko baliabideekin erlazionaturik daude. Batetik, bideoan komentarioak gehitu nahi baditugu programak berak audioak grabatzeko erreminta du, baina, hala ere, bestelako audio grabatzaile batekin grabatu ezkero komentarioak, posible dira audiozko fitxategiak txertatu. Bestetik, bideoaren irudiekin batera joango den musika gehitu nahi izan ezkero, lizentzia mota erabilgarria duten abesti sorta dago.

Azkenik, bideoak izango duen formatua aukeratu beharko dugu eta erabaki honek bideoari eman nahi diogun argitalpen moduaren araberakoa izango da. Ikusi beharko da ea bideoa Interneten atzigarri uzteko izango den, ordenagailuan gorde eta ikusi ahal izateko izango den, etab. Erabakia hartu dugunean bideoa esportatu nahi dugula adierazi eta bideoaren gordelekua zehaztuko dugu. Bideoaren tamainaren arabera prozesu honek denbora luzapen aldakorra izango du.

Honenbestez, bideoak sortu ahal izateko imovie editorearen funtzionamenduaren urratsa nagusiak aurkeztu ditugu. Gidalerro bat duzu zure bideoak sortu ahal izateko, aurrera.

No comments:

Post a Comment