Proiektu gehienetan hainbat interesatu kudeatu behar dira, eta proiektua arrakastara iristeko beharrezkoa izaten da proiektuan parte hartuko duen lan taldea ondo kudeatzea. Askotan, zuzendariek beraien lana aurrera eramaterako orduan, arazo handienetarikoa beste lankideekin duten erlazioa kudeatzea izaten da. Oreka bat bilatu behar da pertsona horrekin duzun laguntasuna eta zure postuak eskatzen duen lidergo erlazioaren artean, zuzendariaren ardura delako lan taldeak jokaera etiko eta profesionala izatea.
Google forms formulategi bateko emaitzak kalkulu orri baten gordetzeko erabiliko dugu. Horretarako, lehendabizi google forms-en sartu eta formularioa sortzen hasiko gara (beharrezkoa da google-ko kontu bat izatea, hemen sor dezakezu).
Lehendabizi, zer gorde nahi dugun erabakiko dugu. Adibide honetan, datu orokorrak, produktuko datuak eta jarraipen eta kontroleko datuak gordeko ditugu.
Beraz, hasierako galderak orokorrak izango dira. Izena eta landutako atala.
1. irudia: Izena eskatzeko formulategi sorketa
2. irudia: Landutako atalaren galdera
Kasu honetan, erabiltzaileak segun zer aukeratzen duen, beste orrialde batetara joan behar gara (produktuaren formulategira edo jarraipen eta kontrolaren formulategira). Baina konfigurazio hori egin baino lehen, orrialde horiek sortuko ditugu.
Horretarako, ‘salto de pagina’ delako elementua gehituko dugu.
3. irudia: Formulategiko orrialde bat gehitzen
Orrialde berri hau, jarraipen eta kontrolarena izango da (adibidez). Hemen, egindako lanaren deskribapena, dedikazio denbora eta ea ataza bukatuta dagoen edo ez adierazi beharko da.
4. irudia: Landutako atalaren deskribapen gunea sortu
5. irudia: Lanaren iraupena eskatzeko galdera sortu
6. irudia: Ataza bukatu duen adierazteko gunea
Kontuan izan, ‘Despues de la pagina 2’ (orrialde honen ostean) ‘formulategia bidali’ jartzen duela. Berdin egingo dugu produktuaren atalarekin (orrialde jauzi berri bat sortu…).
Azkenik, aurretik adierazitako konfiguraziora joko dugu. Hasiera orrian erabiltzaileak jarraipen eta kontrola aukeratzen badu, hurrengo orria jarraipen eta kontrolekoa izan dadin eta berdin produktuarekin. Horretarako, lehenengo orrian sortutako (2. Irudia) ‘Landu duzun atala’-ra joango gara, eta ‘Ir a la pagina segun respuesta’ gaituko dugu, eta geuk nahi ditugun orriak aukeratuko ditugu (erantzuna hori izango denean, bertara joateko).
7. irudia: Berbideratzea konfiguratu
Horrela, gure formulategia prestatuta izango dugu.
Orain, ikus dezagun emaitzak gordetzen diren kalkulu orria. Hasiera batean, datuak goiburuko ez intuitiboez osaturik dago, eta batzuk errepikatuta ere ager daitezke (adibidez, dedikazioarena). Itxurosoagoa izateko, lehenengo lerroan izenburuak jarriko ditugu errenkada bat gehituz.
8. irudia: Lerroa gehitu izenburuetarako
Gure kasuan 3 zatitan bereiztuko dugu, ‘Datu orokorrak’, ‘Produktua’ eta ‘Jarraipen eta Kontrola’. Azkenik, emaitzen jarraipen hobe bat egiteko, libre dauden (eskubian) zutabeetan jarraipen taula bat sortuko dugu, lankide bakoitzaren atal bakoitzeko dedikazioa biltzeko.
9. irudia: Dedikazio taula
9. irudian agertzen den B3:B164 hori, datu orokorren izenen zutabea da. Zutabe horretan agertzen den izena ‘Xabier’ bada (kasu honetan), J3:J164 bitartean dauden orduen batuketa egiten du. J3:J164 hori, produktuaren dedikazio zutabea da.
Beraz, lankide batek formulategia betetzen duen momentuan kalkulu orria eguneratuko da eta taula hau ere eguneratuko da beraz. (Kontuan izan behar da, adibide honek 164 sarreraraino funtzionatuko duela, gehiagorako J164 beharrean JXXX handiagoa jarri).
No comments:
Post a Comment