KML formatuaz hitz egiten dugunean datu geografikoak hiru dimentsiotan irudikatzeko balio duen marka lengoaiaz hitz egiten ari garela argi eduki behar dugu. Erabilgarritasun anitz eduki dezakete formatu honetako fitxategiek, baina kasu honetan ibilbide bat egiteko, hau eskuragarri uzteko eta ondoren deskargarako aukera emateko segi beharreko urratsak azalduko dira.
Hasi baino lehen google kontu bat beharko dugu eskuragarri (edo eskuratu beharko dugu). Behin kontua eskuratuta hasi gaitezke gure ibilbidea egiten.
- Google maps-en sartuko gara eta saioa hasiko dugu gure google kontuarekin.
- Kaleen bilaketak egiteko balio duen kutxan klik egin eta han “Mis mapas” jartzen duen kutxatxo bat agertuko da, han klikatu eta azkenik arkatz baten azpian agertzen den “Crear” sakatuko dugu.
- Nahi dugun ibilbidea sortuko dugu eta ondoren goiko hiru puntu bertikalei sakatuko diegu. “Exportar a KML” aukeratuko dugu, eta artxibo bat jaitsiko du. KONTUZ! Ohartzen bazara daukan luzapena ez da .kml baizik eta .kmz
- KML formatua eskuratzeko egin behar dugun gauza bakarra izango da .kmz luzapena aldatu .rar/.zip luzapenera, eta ondoren erauzi. Erauzitako fitxategien artean .kml formatua duen fitxategi bat egongo da, hori da guri interesatzen zaigun artxiboa.
- KMZ formatua eskuratzeko KML formatua duen artxibo batetik alderantziko pausuak jarraitu behar dira, hau da, KML-a hartu eta trinkotu, ondoren trinkoketaren luzapena aldatu .kml luzapenera.
- Google drive-ra sartuko gara google kontuarekin eta han nahi dugun tokian gordeko dugu KML fitxategia.
- Behin igota dagoela, eskuineko botoia sakatuko dugu eta “Obtener enlace” aukeratuko dugu. (Hemen bertan ere konfiguratu dezakegu nork ikusi dezaken esteka, esteka aldatzeko baimenak aldatu…).
- Esteka honen bitartez mapa ikusteaz aparte, goi-ezker aldean badaukagu botoi bat, honi klik eginez mapa jaitsi ahalko dugu.
Esteka hau web orri batean utzi nahi badugu txukunago ikus dadin (gure kasuan hori egin dugu), HTML formatuko link aukera erabiliko dugu, hau da, <a href="Obtener enlace-tik ateratako esteka">”Idatzi nahi dugun testua, testu hau klikatzerakoan eskuragarri edukiko dugu mapa KML formatuan”</a> etiketarekin.
No comments:
Post a Comment