Zuzendaritza - jarraipen eta kontrolerako tresnen erabilera

EGILEA: Mikel Urkiaga

Lan talde bat handitzen denean, bakoitzaren jarraipena egitea gero eta zailagoa izaten da, eta beraz, ezustekoak gertatzea probableagoa da. Honi konponbidea emateko, jarraipen eta kontrolerako zenbait tresna baliatzea gomendatzen da. Gure kasuan, ‘google forms’ eta ‘teamGantt’ erabili ditugu.

Bi zerbitzu horiek erabiltzeko, erregistratzea beharrezkoa da. Google forms-en kasuan, googleko kontu bat sortu behar da (@gmail.com) eta bigarrenaren kasuan berdin du, nahiz eta gomendagarria den mugikorrarekin sinkronizatutako helbide elektroniko bat izatea (mezuak bidali bezain pronto irakurtzeko).

Google forms-en erabilera nagusia, lan taldeko pertsona bakoitzaren eguneroko lanaren jarraipena egitea izango da, eta proiektuaren uneko egoera identifikatuta izatea. Oso garrantzitsua da lankide bakoitzak bere eguneroko lanaren ostean formulario hau betetzea jarraipen zehatz bat egin nahi badugu. Norbaitek formularioa ez betetzea probabilitate handiko arrisku bat da. TeamGantt-en egiten den gantt diagramaren helburua nagusia ordea, planifikazioan jarritako egin beharrekoak erraz identifikatzea proiektuaren edozein unetan. Hau da, lankide guztiek jakitea zer egin behar duten. Horretarako, zerbitzua bera arduratzen da egunero helbide elektronikora egun horretako norbere atazak gogoratuz. Hau arazo bat izan daiteke ere, konfiguratzen ez bada, jaiegunetan ere lan atazak bidaltzen dituelako.

Bi lan hauek, plangintzarekin batera bukatuta egon behar dira (google forms orria prest bere kalkulu orriarekin eta teamGantt-en ataza guztiak jarrita).

Aipatzekoa da, formulategiko emaitzen pribatutasuna da. Gomendagarria da emaitza hauek ezkutuan mantentzea eta zuzendariak (Jarraipen eta kontrol arduradunarekin batera) bakarrik ikusi al izatea. Horrela, lankideek ez dute jakingo besteen erritmoa zein den eta erdi behartuak sentituko dira beren lana ere aurrera eramaten. Baina, honen arriskuetariko bat, orduen inflazioa da. Hau da, pertsonaren batek bere dedikatutako orduak baino gehiago egin dituela jartzea. Zuzendariak edota jarraipen arduradunak planifikatutako eta dedikatutako orduetan desbideratze esanguratsuren bat ikusten duen momentuan, lankide horrekin kontaktuan jartzea gomendatzen da desbideratzearen zergatiak esplika ditzan. Desbideratze hori justifikatua bada, kontrola hartzea gomendatzen da, lan kargak berriro banatuta geratzeko.

Gutxienez astean birritan, zuzendariak formulategiaren erantzunak ikusi, eta planifikatutakoarekin konparatzea gomendatzen da. Eta proiektua ondo doala ziurtatzeko, astean behin talde bilera egitea ere gomendagarria da. Talde bilera hauetan komentatuko da bakoitzaren dedikazioa zein den eta zenbat izan beharko litzatekeen, eta proiektua ondo burutzeko kontrola jartzea, jarri behar denean.

Google forms-en sakondu nahi izanez gero: [Ikus Google Forms erabilera – Jarraipen eta kontrolean]

No comments:

Post a Comment