Ikasitako lezio honetan Google Maps zerbitzua erabiliz ibilbideak nola sortu azalduko dut. Lezio honek tutorial formatua izango du, hau da, pausoz pauso azalduko dut nola sortu ibilbidea. Prozesua nahiko sinplea da baina pauso batzuk ez dira espero bezain intuitiboak, beraz hasieratik bukaerara dena azaltzeak lana erreztuko du.
1. Gure Google kontuan sartuta gaudela (Google konturik izan ezean hemen sor dezakezu bat) Google Maps-en orrialdean sartuko gara (1. irudia)
1. irudia: Google Maps-en hasierako orrialdea
2. Guk sortutako mapak ikusteko edo mapa berri bat sortzeko, bilaketa eremuan klik egingo dugu, eta “Nire mapak” aukeratuko dugu (2. irudia)
2. irudia: Nire mapak
3. Hemen sortu ditugun mapak agertuko dira (baldin badaude), eta ibilbide berri bat sortzeko aukera izango dugu, arkatzaren ikonoari klik eginez (3. irudia)
3. irudia: Ibilbide berri bat sortu
4. Erlaitz berri bat irekiko zaigu, sortu berri dugun ibilbidea editatzeko. Ibilbidea sortuko dugun eremura zoom egingo dugu. “Mapa izengabea” jartzen duen lekuan maparen izena alda dezakegu. Ondoren, bilaketa eremuan azpian agertzen diren aukeren artean dagoen “Marraztu lerroa” aukeratuko dugu, eta ondoren “Gehitu oinez joateko ibilbidea” (beste mota batekoa ere izan daiteke, adibidez autoz edo bizikletaz egitekoa) (4. irudia)
4. irudia: Oinezko ibilbidea
5. “Izenik gabeko geruza” berriaren ondoan agertzen diren hiru puntuak sakatuz eta “Aldatu geruzaren izena” hautatuz geruzaren izena aldatu dezakegu. Ibilbidea egiten hasteko, mapako puntu batean klik egingo dugu, eta “A” puntua marraztuko da. Ondoren, kurtsorea mugitzen dugunean lerro bat sortuko da “A”-tik hasita. Beste puntu batean klik egiten badugu, puntu txuri bat agertuko da, eta birritan klik eginez gero “B” puntu bat sortuko da (5. irudia)
5. irudia: Puntuak
6. Sortu dugun geruza honetan “Gehitu helmuga”-n klik eginez beste puntu bat sortuko dugu, 5. pausua errepikatuz. Hau nahi bezainbeste aldiz errepika dezakegu, ibilbidea amaitu arte. Geruzan agertzen diren puntuan gainean kurtsorea jarrita puntua aldatzeko edo ezabatzeko aukera ere izango dugu (6. irudia)
6. irudia: Geruzako puntuak gehitu, editatu edo ezabatu
7. Ibilbidea amaituta dagoela iruditzen zaigunean, partekatu egingo dugu. Honetarako, “Partekatu”-n klik egingo dugu eta maparen izena eta azalpena aldatzeko aukera agertuko zaigu (7. irudia). “OK”-ri eman eta partekatze-ezarpenen lehioa agertuko zaigu, eta bertan maparen esteka kopiatzeko aukera (8. irudia). Pribatutasuna aldatu nahi badugu “Sarbidedunak” ataldean “Aldatu…”-n klik egingo dugu, eta bertan agertzen diren hiru mailetako bat aukeratu (9. irudia).
7. irudia: izena eta azalpena aldatu
8. irudia: Maparen esteka
9. irudia: Pribatutasuna
8. Azkenik, maparen pribatutasuna publikoa bada, gure gunean txertatzeko aukera izango dugu, HTML kodea lortuz. Honetarako, “Partekatu”-ren eskuinaldean dauden hiru puntuetan klik egin eta agertzen diren aukeretan “Kapsulatu nire gunean”-en klik egingo dugu. Agertzen den kodea kopiatu eta itsatsi besterik ez dugu izango (10. irudia). Aukera hauen artean mapa KML formatuan deskargatzeko aukera ere izango dugu.
10. irudia: Mapa kapsulatzeko HTML kodea
No comments:
Post a Comment