Taldeko lana: presentziala vs ez-presentziala

EGILEA: Mikel Aranburu

P4n egin dugun lanaren zatirik handiena (ia dena) taldekideok elkarren presentzian egon gabe egin dugu, hau da, norbera bere ekipoarekin bere etxean edo lanak egin ohi dituen ingurunean. Hasierako asmoa elkarrekin lan egiteko egun bat edo beste hartzea zen, baina ezer zehatzik adostu ez genuenez, azkenean ez genuen gauzatu, beste konpromezu batzuk zirela medio. Lan presentzialeko saio batzuk aurrera ez eramatea hobetzeko puntu garrantzitsua izan da, nahiz eta azkenean proiektuak arrakasta izan. Hala ere, esperientziaz badakit gela berean lan egiteak onura handiak dakartzala, bai denbora aldetik eta bai emaitzaren kalitate aldetik:

- Dedikazioaren intentsitatea: Etxeko ingurunean, beste distrakzio eta denborapasaz inguraturik, lana modu ez-intentsoagoan egiten da. Aldiz, kideak inguruan badaude, besteek zer egiten duten ikusi dezaketen egoeran, ordu laurdenean behin Youtuben bideoak ikusteko edo Twiterren ibiltzeko tentazioa erreprimitu egiten da, errespetuaren izenean. Beraz, lana azkarrago egiten da eta ondorioz lehenago eta kalitate hobearekin amaitzen da.

- Ezagutza elkarbanatzea: Taldekideekin batera egonez gero, lana egin ahala agertzen diren arazo txiki kontaezinak konpontzeko aukera biderkatu egiten da. Izan ere, sei pertsonak (gure kasuan) duten esperientzia elkartuz gero, oso litekeena da norbaiti dagoeneko gauza bera gertatu izana. Honek denbora aurrezteaz gain batzuetan interneten egin behar izaten diren bilaketa nekagarriak ere aurkezten dira, kalitate hobeko emaitzak lortuz. Telegram edo Whatsapp bezelako tresnak erabiliz ere elkarbana daiteke ezagutza, baina idatziz eta pantailaren argazkiekin arazoa ulertaraztea eta soluzioa ematea edo azaltzea askoz ere zailagoa da.

- Integraziorako erraztasuna: Proiektu handietan, kide bakoitzak bere lana egin behar duenez lan hori amankomunean jartzea zaila izaten da elkarren presentzian egon gabe. Elkarrekin egonez gero berriz, dokumentuen formatu bateratua, koordinatu beharreko lan zatiak etabar modu errazagoan egiten dira, uneoro besteak zertan eta nola ari diren badakigulako. Gainera, atazen arteko dependentziak badaude.

- Teambuilding-a: Kide batek besteak duen arazo bat konpontzen badu, bi kide horien artean konfiantza hazi egiten da: lagunduak badaki bestea laguntzeko prest dagoela eta laguntzaileak ere esker ona jasotzen badu kidearekin konfiantza handiagoa eta harrema positiboa izango du. Elkarrekin denbora emate hutsarekin ere konturatu gabe elkar hobeto ezagutzen dela esango nuke, hau da, besteen izaera eta ohituretara ohitzen garela jabetu ere egin gabe. Taldean modu presentzialean lan eginda azken finean taldekideen arteko harremana estutu egiten da eta horrek gogobetetzea eta ondorioz kalitate hobeko lana egitea ekartzen du.

No comments:

Post a Comment