P4 bezalako proiektu batean oso tipikoa da profil desberdinak egotea eta normalena da printzipio ezberdinak edukitzea proiektu baten oinarrizko kalitate lerroan. Ez soilik profil batzuk lan “kaxkarrago” batekin konformatzen direla (hau da, kalitatearen oinarrizko lerroa maila ezberdina), baizik eta oinarrizko lerro maila berdina izanik, gauza desberdinak ulertu ditzakete pertsona ezberdinek.
P4 proiektuan hiru profil desberdin topatu ditut:
- Lehen profilean lan asko egiten duten pertsonak sartuko lirateke. Ordu asko sartzen dituzte lan mordoa egiteko, eta normalean behin hasita ez dute bukatu arte erdizka uzten. Errebisio fase azkarra egiten dute eta eduki guztiak sartzen dituztela egiaztatzen dute.
- Bigarren profilean beharrezko lana baino gehiago egiten ez duten pertsonak daude. Hasiera batetik hausnartzen dute zer eta nola egin behar duten. Lehen profileko pertsonak baino ordu gutxiago sartzen dituzte, eta suerta lekieke lana momentu desberdinetarako banatzea. Errebisio fase sakona egiten dute bukaeran.
- Hirugarren profileko pertsonak lan asko egiten eta egindakoaz bukaeran hausnartzen dute eta. Kalitatezko lana entregatzen saiatzen diren arren, lehen profileko pertsonak baina ordu gehiago sartu behar dituzte, “perfekzionistak” dira, alegia.
Gure P4ko plangintzan ez genuen jaso proiektuaren kalitate plan sendoa eta profil desberdinek kalitateaz ulertzen zutena desberdina zen. Irismenean jasotzen ziren puntuak denok argi genituen, bagenekien zer egin behar genuen baina nola egin behar zen proiektuaren lana falta zitzaiguna zen. Anbiguotasun hori edukita, lanaren metodologia desberdinak aplikatu genituen eta horrek proiektu guztian eragina izan zuen, bai dokumentuetan bai landutako atazetan eta horren ondorioz, proiektuaren jarraipen eta kontrolean.
Profil guztiek puntu guztiak bete behar zirela kalitateaz ulertzen zuten baina lehen profileko pertsonak lan asko egiten zuten bitartean, bigarren eta hirugarren profileko pertsonak haien zatiak irakurtzen zituzten eta esaldiak ez zirela ulertzen eta akats linguistikoak zituztela aurkitzen zuten.
Hirugarren profileko pertsonak bigarrenekin alderatuta, besteek egindako lana zuzentzea eta errebisatzea ez zuten lan ataza bat bezala kontsideratzen, bakoitzak egin behar duen lanaren barruko minimo bat kontsideratzen dutelako.
Aurreko paragrafoaren harira, lehen eta bigarren profilek kalitatearen oinarrizko lerroaren maila berdina zuten baina gauza desberdinetan fijatzen ziren.. Hirugarren profilekoak kalitatearen oinarriko lerroaren maila pixka bat gorago zuten.
Beraz, oso ondo zehaztu behar da bai plangintzan bai kalitate planean zer eta nola egin behar den lana. Kalitatearen oinarrizkoa lerroa oso ondo finkatu behar da proiektu bat arrakastatsua izateko. Gizaki sozialak garen heinean, proiektuko aferak identifikatu, eztabaidatu eta erabakiak hartu behar ditugu, proiektuarekin hasi baino lehen. Zuzendariaren lana kritikoa da fase honetan, ekipoko kideen nortasuna eta jarrera modu azkarrean eta eraginkorrean hautematen, azken hitza berak duelarik.
Proiektu hasieran identifikatzen ez diren arazoak etorkizunean eragina izan dezaketela kontuan hartu behar da. Adibidez, ataza anitzen aukeran profil bati gutxien gustatzen zaion ataza baten esleipena edo profilen arteko elkarrekintza gatazkatsuak. Beste modu batean esanda, proiektu baten atazak web-orria inplementatzea, dokumentazioa egitea eta bezeroarekin hitz egitea balira, profil bati gehiago gustatzen balitzaio programatzea bezeroarekin solastatzea baino, bezeroarekin mintzatzen jartzea erabaki okerra izan daiteke. Plangintzaren arrisku planan jasota egotea gomendagarria izan daiteke. J+K proiektuko desbideraketa nagusietan lehenbailen identifikatzen eta erabakiak hartzen badira hobe.
Gure P4 proiektuan honi guztia aurre egiteko modua komunikazio sistema izan zen, Telegram bidezko elkarrizketen bitartez, arazoak “modu batean” konpondu ditugu. Ekipoko lan bilerak ere anbiguotasunak argitzeko ere balio izan dute, nahiz eta denbora gutxi dedikatu diogula zehazki honi. Nire ustez, aurreko paragrafoetan aipatutako ideiak askoz eraginkorrak izango lirateke eta komunikazio sistema azken baliabide gisa erabili beharko genuen. Hala ere, komunikazio sistema, arazoak genituenean erabiltzea eta elkar moldatzea, proiektuan arrakasta lortzea ahalbideratu zuen.
No comments:
Post a Comment