Talde baten funtzionamendua: Arazoa

EGILEAK: Ainhize Goenaga & Miriam Rico

Taldean lan egitea ez da gauza erraza proiektuak egiteko garaian, ikamika ugari sor daitezke, taldekide batzuk lan gehiago egin dezakete beste batzuk baino eta organizazio falta ugari gerta daiteke. Hori da gure taldean gertatutako arazo nagusia.

Gure kasuan, hasiera batean, oso talde ona ginela pentsatu genuen, guztiak oso pozik geuden tokatu zitzaigun taldearekin, eta oso lan ona egingo genuela pentsatu genuen, baina denborak aurrera egin ahala ikamikak hasi ziren. Ikamika hauek bigarren astean hasi ziren, ataza batzuk data horretarako egin behar zirela aipatu genuen, baina ez zen mugaria errespetatu. Horrek, planifikatuta zegoena baino 3 aste beranduago bukatzea eragin zuen. Hala ere, desbideraketa hau baino lehenago beste arazo bat izan genuen, bukaera arte konturatu ez ginena: plangintza egiteko garaian, azken astera arte ez genekien zer sartu behar zen eta zer ez, eta, azken momentuan, taldekide batek adierazi zituen plangintza egiteko jarraitu beharreko puntuak. Gainera, honen aurretik, zuzendariak esana zuen bakoitzak bururatzen zitzaiona idazteko, eta bukaeran, dena berrikusi eta akatsak zuzenduko zirela. Denbora kudeaketa txarragatik, zuzenketa hau ezin izan genuen egin, eta plangintzan kontraesan ugari aurkitu genituen jarraipen eta kontrola egiteko garaian; proiektuak planifikatutakoa jarraitu zuela berrikusi behar genuenean, kontraesan hauetaz jabetu ginen.

Beste arazo esanguratsu bat ondorengoa izan zen: nahiz eta zuzendariak egun baterako lanak bukatuta egon behar zirela esan, gutxi batzuk soilik bukatzen genituen finkatutako datarako. Horrek ere, eztabaida batzuetara eraman zuen taldea. Arazo honen zergatia taldekide guztien arteko konfiantza maila altua eta zuzendariaren jarrera ahula izan ziren. Honek ondorengoa eragin zuen: taldeko zuzendaria ez ziren beste pertsona batzuek hartu behar izatea honen rola.

Aurreko arazoak produktuan eragina eduki zuen, eta, honekin batera, jarraipen eta kontrola ere kaltetua izan zen. Jarraipen eta kontrolaren dokumentua egiteko ataza guztiak amaituta egon behar dute, lan guztien estimatutako eta burututako orduak argi eta garbi bereizteko. Produktuaren arduradunak adierazi zuen produktua egun zehatz baterako bukatua edukiko zuela, eta, nahiz eta zuzendaria bere atzetik ibili, honek ez zuen esandakoa bete, eta beste taldekide guztiek lagundu behar izan zuten hau egiten. Honek eragin zuzena izan zuen burutzeko geratzen zen jarraipen eta kontrol atalean. Jarraipen eta kontrola aurreratzeko asmotan, orain arte egina zegoen lana bakarrik hartu zen kontutan, honek desbiderapen nabaria ekarri zuen amaieran.

Honek guztiak adierazten duena zera da: Talde batek ondo funtzionatzeak ez du zerikusirik taldekideen arteko harremanetan, beste faktore asko hartu behar dira kontuan talde egoki baten moduan funtzionatzeko.

(Ikusi ere: Talde baten funtzionamendua: Konponbidea)

No comments:

Post a Comment