EGILEAK: Ainhize Goenaga & Miriam Rico
Aurreko zatian talde batek izan ditzakeen buruhauste batzuk aipatu dira. Atal honetan, arazo horiei aurre egiteko irtenbide posible batzuk adieraziko dira.
- Komunikazioa: Talde batean komunikazioa arlo oso garrantzitsu bat da. Izan ere, komunikazio gabe ezin da jakin taldekide bakoitzak zer egiten duen eta zer ez. Horregatik, komunikazio metodo egokiak aurkitu behar dira, eta aurrezaurreko bilerak egitea gomendatzen da proiektuaren joan etorriak argi edukitzeko. Hala ere, komunikazioa ez da bakarrik proiektuari buruz hitz egiteko erabiltzen, taldean gerta daitezkeen arazoak konpontzeko ere erabili behar da. Aurreko arazoen artean, lanak berandu egitea edo ataza bakoitzaren partehartze desorganizatua zeuden, arazo hauek hasiera batetik taldean komunikatu izan bagenitu, ziurrenik, proiektuaren egoera apur bat konponduko luke.
- Zuzendariaren jarrera: Arazo askoren eragilea zuzendariak izan dezakeen jarrera da. Zuzendaria, PMBoKek esaten duen moduan, pertsona arduraduna, karismatikoa, autokrata eta lider ona izan behar du. Arazoak daudenean taldekideen iritzi eta kexak entzun behar ditu eta, ondoren, irtenbidea aurkitu behar die eta prest egon behar du muturreko neurriak hartzera, adibidez, taldekide batek egin beharrekoa egiten ez badu, taldetik kanporatzea izango litzateke. Horretaz gain, taldekideen motibazioa sustatzeko, lan ona saritu ahal izango du.
- Taldekideen konpromezua: Proiektua hasten denetik bukatzectn denen arte taldekide guztiak lana egitera konprometitu behar dira, eta esandakoa bete beharko dute. Aipatu den moduan, produktuaren arduradunak ez zuen esandakoa bete, eta honek beste taldekide guztiek egin behar ez zutena egitera ekarri zuen. Beraz, taldekide bakoitza bere ekintzen erantzule izan behar da, PMI etika kodean ondo adierazten den moduan.
- Talde lana: Proiektua arrakastara eraman ahal izateko, lehenik eta behin, burutu beharreko atazen banaketa egokia egin behar da, taldekide guztien lankarga antzekoa izan behar dute, eta koltxoia utzi behar da gerta daitezkeen desbideraketentzat. Honen ondoren, ataza bakoitzaren eskema egokia burutu behar da, bakoitzak jakin dezan zer egin behar duen, nola eta noizko. Azkenik, taldean egiten den lanean kontu handia eduki behar da, kontraesanak gerta ez daitezen.
- Irakaslearekin hitz egin: Azkeneko aukera erakundeko zuzendariari, hau da, gure kasuan, irakasleari, arazoa adieraztea izango litzateke. Honek taldean gertatutakoa arretaz entzungo du eta konponbide bat lortzen saiatuko da.
Laburbilduz, talde lanean aritzeak buruhauste asko ekar ditzazke, baina, neurri egokiak hartzen badira, talde arrakastatsu bat sortu daiteke, non guztiak besteekin ondo komunikatzen diren, guztiek bere lana garaiz egiten duten eta ikamika gutxi sortzeko aukera dagoen.
No comments:
Post a Comment