Baliabide desberdinen aukeraketa

Egilea: Oihane Roca 

Beti bezala, bizitzan proiektu desberdinak aurrera eraman behar ditugu, klasean nahiz lanean. Baina aurten azaro berri bat agertu da, COVID-19. Horren ondorioz, aurretik antolatu genituen bilera guztiak proiektuko taldekideen artean beste era batera burutu behar izan ditugu. Horretarako hainbat plataforma desberdin probatu behar izan ditugu onena aurkitzeko.

Hauek dira frogatu ditugun plataforma desberdinak bilera birtualak burutzeko proiektuan zehar:

  • Blackboard Collaborate: Plataforma hau gure irakasleek erabili dute klaseak emateko eta oso baliagarria da. Bertan pantaila, ahotsa eta bideokamera partekatu dezakezu, beraz taldekideei zerbait erakusteko oso erosoa da. Gainera bilera pribatuak dira eta gainera moderatzaile anitzak egon daitezke abantaila desberdinekin. Eskuragarri dago interneten baina bakarrik dago doan proba epean.
  • JITSI: Plataforma hau eskuragarri dago interneten eta doan. Hemen ere ahotsa, pantaila eta bideokamera partekatu daiteke, baina bilerak ez dira pribatuak eta ez du ematen aukera hori aldatzeko. 
  • Google Meet: Honek bai ematen du aukera bilera pribatua ala publikoa izateko. Arazoa da ezin dela pantaila partekatu eta ezin daiteke ezer erakutsi. Moderatzaile bat dago bilera sortu duen pertsona dena eta bere baimenik gabe ezin izango zara sartu bilerara horren helbidea izan arren. Eskuragarri dago interneten eta doan. 
  • Hangouts: Plataforma hau Google Meet-en oso antzekoa da. Desberdintasun bakarra da hemen ez dagoela moderatzailerik eta bilerak pribatuak direla. 
  • Google Drive-ko dokumentuen txata: Google Drive Google-eko aplikazio bat da non fitxategi desberdinak gorde, igo eta partekatu ditzakezun. Guk bertan editatzen genituen entregatuko genituen dokumentuak taldekide guztiok eskuragarri izateko. Dokumentuen barruan, bertan dauden partaideak ikusi daitezke eta haiekin hitz egin daiteke txat bidez. Bertan bakarrik idatzi daiteke, beraz ezin da ez ahotsa, ez pantaila, ez bideokamera partekatu, baina partaide guztiak komunikatu daitezke horren bitartez. Google-eko aplikazio bat denez, eskuragarri dago interneten eta doan. 

Proiektuan zehar plataforma horiek guztiak frogatu ditugu, baina gehien erabili izan ditugunak Blackboard Collaborate eta Google Drive-ko dokumentuen txata izan dira. Bilerak egiteko lehenik eta behin pribatuak izatea puntu oso garrantzitsua da, beraz bilera pribatuak ez diren plataformak erabiltzen utzi genituen pribatutasuna bermatzeko.  

Baita oso egokia iruditu zitzaigun pantaila partekatu ahal izatea agian taldekide batek zerbait konkretua erakutsi nahi zuelako beste partaideei, beraz hori baimentzen ez zuten aplikazioak baita baztertu genituen.

Nire ustez, plataforma onena Blackboard Collaborate da, ez bakarrik gehien erabili duguna delako baizik eta aukera asko eta desberdinak dituelako bertan bilerak egiteko eta nahi bada moderatzaile batek beste partaide guztiak kontrolatu ahal dituelako ordena bat bermatzeko bileran. Plataforma doan bat nahiago bada, Hangouts gomendatuko nuke Google kontuarekin dagoelako zuzen konektatuta eta bilera bat planifikatua dagoenean abisatuko duelako.  


 

No comments:

Post a Comment