Ordutegi malgutasuna izanik lan egitea

Egilea: Aitor Belenguer

Aurten bizi izandako konfinamenduak etxetik lan egitera behartu gaitu, kasu gehienetan, gure eguneroko eginkizunak aurrera eramateko erronka handia suposatuz. Izan ere, ordutegiaren malgutasunak, zuzen edo zeharka, produktibitatearen galeran eragiten du.  Hari berean, irakasle zein ikasleok sorpresaz harrapatu gaituen krisia kudeatzeko planifikazio edo esperientziarik ez genuenez, erroreetatik ikasten joan gara. Ikaste prozesu horretan, ikasleen lan-karga igo da, jadanik zaila zen egoera kaltetuz.

Modu enpirikokoan bizi izandako egoera ezberdinak analizatuz,  denboraren kudeaketa kaxkar batek eragin dezakeen itomena saihestu behar da.  Hasiera hasieratik, lan erritmoa mantentzeko mentalizatuak egotea konfinamenduari aurre egiteko giltzarria da. Etxean dauden distrakzioek, produktibitatearen jaitsierarako haztegia diren arren, kosta ahala kosta, lana eguneratua eramatea berebizikoa da, “snow-ball” efektua ekiditeko. Beste hitzetan, atzeratutako atazak garaiz ez bukatzen ez badira, berriekin nahastu eta espero ez zen egoera itogarri batean amaitzea ekidin behar da.

Aurreko egoerara ez iristeko metodologia onena, ordutegi zorrotz bat prestatuz, aste osoa planifikatzea da. Kalkulu orri batean hilabete osorako eramango den errutina idaztea baliagarria izan daiteke. Astea irudikatzen duen taula bat eraikitzea eta bertan, egunero ditugun klase magistralak, ikasketarako denbora, lanak aurreratzeko denbora, kirola egitekoa, eta aisiarako baliatukoa, apuntatzea garrantzitsua izanik.

Esan beharrik ez dago, ordutegiaren antolaketa zehatza jarraitzeko, bakoitzaren determinazio maila altua eskatzen duela, hau da, diziplinatuak izatea. Garunaren nagitasuna arerio izanik, inguruan dauden distrakzio guztiei entzungor eginez borroka irabazi behar dugu. Gogoan izan, gatazka horretan telefono mugikorrak gure aurka bortizki jokatzen duela.

Hari berean, determinazioa konpromezu pertsonalaren eskutik dator. Etxean egon arren, lana eta osasun pertsonala seriotasunez hartu behar dira. Burutik kendu behar dira, modu ez presentzialean lan postuan egoteko baldintzari etekina ateraz, ohetik klasea hasi baino 5 minutu lehenago jaikitzeko ideiak. Bizitza normaltasunez eramatera konprometitzea garrantzitsua da; ohetik minimo 30-40 min lehenago esnatu, komunetik pasa, gosaldu, eta klasera hasten denerako erne egon eta burua argi izateko.

Bestalde, gure ordutegi antolaketan hartutako konpromezu bera, talde lanak jorratzeko garaian interpolatu behar da. Egungo teknologiekin (Drive, Whatsapp…) talde-lanak on-line garatzera ohituak gauden arren, lanaren banaketarako egin behar diren koordinazio bilera telematikoak serio hartzea garrantzitsua da. Alde batetik, taldekideen txandak errespetatu behar dira; mikrofono ezberdinak erabiliz erraza da besteen gainean hitz egitea edota soinu arraroak igortzea. Bestetik, kamera bidez ematen dugun itxura ez zaintzeagatik proiekta daitekeen konpromezu faltak, beste taldekideak kutsatu eta lanaren kalitatean zuzen eragin dezake; aurkakoa gerta daiteke ere, konpromezu serioa gainontzeko taldekideei kutsatuz.

Bilera telematikoetan, aurrez-aurre transmititu daitezkeen zenbait xehetasun galtzen dira: Keinuak, irrika, gogoa… Laburrean, besteen atentzioa geureganatzea zailagoa da. Kideak ez aspertzearren eta azalpenera uztartu daitezen, gehiegi luzatu gabe, informazio mamitsua ematea garrantzitsua da. Gure eskura dauden tresnak erabil ditzakegu horretarako, umorea esaterako oso baliagarria izan daiteke taldekideak adi egon, eta bilerako giroa alaitu zein hobetzeko.

Ondorioz, modu arrakastatsuan etxetik lan egiteko gakoak: Mentalizazioa, determinazioa, diziplina eta konpromezua dira. Funtsean, inplikazio segida bat baino ez dira, hau da, elkarren artean osatzen dira; horietako edoizeinean fokatuz, gainontzekoak ere ezkutuan garatuz.

 

“I could only achieve success in my life through self-discipline, and I applied it until my wish and my will became one.”

Nikola Tesla

No comments:

Post a Comment