Egilea: Manex Atxa
Edozein proiektutan atal nagusietako bat da jarraipen eta kontrol egoki bat egitea. Taldekide bakoitzarena ez ezik, ataza, lan-pakete, interesatu eta beste hainbat arloren jarraipena egin behar da. Horregatik, zenbat eta taldekide gehiago, lan karga handiago edota proiektu handiago, orduan eta konplexuago da balizko jarraipen bat egitea. Horregatik, 7 pertsonen artean 4 aste inguruan garatutako proiektu batean jarraipena egiteko erabilitako teknika azalduko dut, edozein proiektutara hedatu daitekeena. Funtsean, Google Forms softwarean oinarritzen da jarraipena, baina, honen funtzionamendua ez ezik, guk jasotako datuen adibideak eta amaieran lor daitezken grafikak erakutsiko ditut, zeinak moldagarriak diren proiektu bakoitzaren arabera.