Egilea: Egoitz Ladron Lete
Proiektuaren garapenarekin hasi aurretik taldeko kide bakoitzari rol bat esleitu zitzaion. Rol bakoitzak bere berezitasun eta ardurak ditu eta guztien lana beharrezkoa da proiektuak funtzionatu dezan.
Banaketa horretan zuzendari rola esleitu zitzaidan, ondorioz proiektuaren garapenean zehar taldeko kide desberdinen artean atazak modu orekatu batean banatzea izan da nire ardura nagusia. Talde lanak modu egokian funtzionatu dezan kide guztiek esleitutako lanak modu egokian garatzea beharrezkoa da. Baina talde guztietan arazo bera gertatzen da: kide batzuek beren ardura ez betetzea, edo besteen esku lagatzea, honen ondorioz taldeen arteko dedikazio desoreka sortuz.