Bilerak eta birtualtasuna

Egilea: Erik Angulo

Proiektu bat garatzea era birtualean bere osotasunean oso desberdina izaten da proiektu presentzial baten garapenarekin konparatuz. Izan ere, aurrez aurreko komunikazio sinkronoa oso garrantzitsua da. Birtualtasunari dagokionez, proiektu baten garapenean zehar, atazak bakarka egitean ez dago desberdintasunik, baina, hauek finkatzeko eta proiektuaren norakoak aztertzeko, bileretan egin behar dira. Hauek birtualtasunean ahalik eta eraginkorrenik izateko, hurrengo gomendioak ematen ditut.

·      Luzapena: Bilera luze bat egin beharrean, zatitu bilera motzagoetan. Horrela, norbaitek bilera batera Internet arazoak baditu konektatzeko, beste momentuko bilerara konektatzeko aukera izango du, eta ez du bilera osoa galduko.

 

·     Kopurua: egia da bilera gehiago egiteko denbora gehiago behar dela, baina lortu daitekeen eraginkortasuna handiagoa da ere. Partaideen egoeren arabera, honi oreka bat bilatu ahal zaio, betiere bilera kopuru eskasa egin gabe (batez ere era birtualtasunean).

 

·      Bilera hasi: bilerako hasi ordua baino 30 minutu lehen, konprobatu internet konexio egokia duzula, bestela proposatu bilera 30 minutu beranduago egiteko. Momenturako, partaideen %50a baino gehiago arazoak baditu konektatzeko, egun bat atzeratu bilera. Horren ostean, kasurik txarrenean ezin badute ere, bilera egingo da, baina era semisinkronoan (partaide guztiek bidalitako mezu guztiak momentuak ikusteko gai izatea elkarrizketa normal bat balitz bezala. Adibidez, WhatsApp edo Telegram).

 

·     Ideien partekatzea: Partaide asko badaude, ideiak konpartitzeko, txandaka egin hobe. Honela guztiek hitz egiteko aukera izango dute eta ez zaie hainbat pertsonei momentu berean entzungo.

 

·      Zalantzak: bilera batean normala da zalantzak izatea edota beste partaideei bere iritzia eskatzea, batez ere plangintzan eta atazen garapenei buruzkoak. Horregatik, zalantza, iritzi ala iradokizunak eman nahi badituzu, partekatu ezazu zure pantaila. Era honetan, beste partaideek hitz egiten ari zaren bitartean, izango dute bistan egin dena eta esaten ari zarena. Adibidez, plangintza edo webgunean aldaketa baten iradokizuna ematen baduzu, komentatzeaz gain eta zure pantaila konpartituz edukia erakutsiz, proposatzen duzuna argiago izango dute zure proposamenaren eta egindakoaren desberdintasuna ikusiz. 

 

·      Plataforma: ez aukeratu erabiltzaile bezala erregistratu behar zaren plataforma bat, ezta instalatu behar den plataforma. Ez galdu denbora horiek konfiguratzen aukera eraginkor eta errazagoak daudenean. Badaude webguneak, link bat partekatuz gela bat sortuz, edonor sar daitekeena nabigatzailearen bidez, erregistratu eta programa instalatu gabe.

 

No comments:

Post a Comment