Bideo-editore ahaltsuetan murgiltzen: Kdenlive

 
Egilea: Maider Amuchastegui


Ikasgaian zehar hainbat bideo garatu behar izan ditugu eta hauek muntatzeko oinarrizkoa da erabiliko den softwarea aukeratu aurretik, ondo aztertzea honen ahalmena. Gure kasuan, Windows Movie Maker aplikazioa erabili genuen, errez erabiltzen den aplikazio bat delako, oso intuitiboa, baina aplikazio honek hainbat arazo ematen ditu, besteak beste, ez du aldi berean bi audio gainjartzen uzten.

Windows Movie Maker oso aproposa da audio bakarreko bideo laburrak egiteko, baina beti ere kontuan izanda animazio eta efektu bisual oso mugatuak eskaintzen dituela. Gainera, bideoak mp4 formatuan bakarrik gorde daitezke.

Hala ere, proiektuetan garatu behar izan ditugun bideoetan audio bat baino gehiago gainjarri behar genituen. Guk, esaterako, narratzailearen audioa eta fondoko musika jarri ahal izateko, lehendabizi, bideo osoa muntatu behar izan genuen narratzailearen audioarekin, eta behin bideoa gordeta, berriz kargatu behar izan genuen proiektu berri batean fondoko musika txertatzeko.

Alternatiba moduan, oso gomendagarria da Kdenlive aplikazioa. Aplikazio honek, hainbat pista desberdin ditu eta audioa, musika, bideoa eta irudi berriak gehitu eta editatu daitezke erosotasun guztiz.

Gure kasuan, bideo batean txertatuta zeuden azpitituluak moldatu nahi genituen, eta horretarako, hauek ezabatu nahi genituen. Testua soilik ezabatzea ezinezkoa zenez, Kdenlive erabili genuen bideoaren azpiko zatia beltzez jartzeko. Modu honetan, azpitituluak guk nahi izan genuen moduan txertatu ahal izan genituen eta gainera, bideoa ongi geratu zen.

Besteak beste, hauek dira Kdenlive softwareak eskaintzen dituen abantailak:

  • Lizentzia librea du.
  • Pista anitzeko edizioa du denbora-lerroarekin eta bideo eta audio pista kopuru oso handia onartzen du.
  • Denbora-lerroko klip bat ezabatzeak ez du esan nahi proiektutik ezabatu denik; proiektu-zuhaitzean agertzen jarraituko du. Panel horretatik ere ezabatzen bada, klipa proiektutik desagertuko da, baina fisikoki disko gogorrean mantenduko da. Hau oso baliagarria da, klip bat nahi gabe edo gaizki ulertu batengatik ezabatzen denerako.
  • Kdenlivek denbora-lerroaren zati bat bakarrik esportatzea ere ahalbidetzen du, beharrezkoa izanez gero, fotograma finkoak, baita loteen fitxategi bat sortzea ere, aldi berean bideo bat edo batzuk bigarren planoan esportatzeko.
  • Clip Monitor-ean klipak moztu eta zatiak denbora-lerrora arrastatzeko aukera ematen du.
  • Titulu-txantiloiak sortzeko eta inportatzeko aukera ematen du.
  • Denbora-kontagailua, markagailuak eta uhinen forma bistaratzeko aukera ematen du programaren monitorean.
  • Efektuak ez dira automatikoak, eta, beraz, guztiak eskuz konfigura daitezke, aukera asko emanez.
  • Irudien kolorea zuzentzeko edo hobetzeko tresna aurreratuak ditu.
  • Bideoaren hainbat dimentsio konbinatzeko aukera (Mpeg2, mp4, h264 , Ogg Vorbis) eskaintzen du.
  • Gainera, errenderizazio ez-blokeatzailea du, proiektu batean lanean jarraitzeko aukera ematen duena, eta aldi berean irteera-fitxategi bat sortzen duena; horri esker, denbora asko aurrezten dugu, itxaron beharrik gabe.

Argi dago Kdenlive ez dela Windows Movie Maker bezain bisuala, beraz, erabiltzen hasi aurretik oso gomendagarria da probaren bat egitea. Hala ere, Windows Movie Maker baino software ahaltsuagoa da, eta horregatik, bideoak editatzerako orduan aukera gehiago eskaintzen ditu.

No comments:

Post a Comment