Egilea: Paula Ontavilla
Nola egin daiteke zure YouTube-ko kanala bai Bartzelonako pertsona batek bai Londresen dagoen beste batek ikusteko eta gainera guztiz ondo ulertzeko? Zer esango zenidake posible dela esango banizu? Baina ez hori bakarrik, eta esango banizu hori egiteko modu azkar eta eraginkor bat badagoela? Hemen azalduko da zure YouTube kanala, harik eta arinen, guztiz eleanitz egiteko jarraitu beharreko pausoak.
Hasteko jakin behar duzue YouTuben bideoen tituluak, deskripzioak eta azpitituluak hainbat hizkuntzetan jar daitezkeela eta kanalean, aldiz, deskripzioak. Hau guztia YouTube Studio erabiliz egin daiteke.
Bideoen eleaniztasuna
Titulua eta deskripzioa
Bideo bat igota duzula kanalean hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
1. Ezkerrean dauden aukera guztien artetik “Azpitituluak” aukeratu, hor “Gehitu hizkuntza bat” aukeratu eta nahi duzun hizkuntza berria ezarri.
2. Hizkuntza gehitzerakoan ezkerreko zutabean agertuko da hizkuntza eta eskuinean beste bi zutabe berri agertuko dira. Bata titulua eta deskripzioak aldatzeko eta bestea azpitituluak gehitzeko. “Izena eta azalpena” zutabean jartzen duen “Gehitu” botoia aukeratu behar da eta bertan titulua eta deskripzioa gehitu duzun hizkuntzan ezarri.
Hurrengo argazkian ikus daitezke zenbakituta eman beharreko pausoak. Zehazki, espainera hizkuntzan gehitu da bideoaren titulua eta deskripzioa.
Azpitituluak
Bideo bat igota duzula kanalean aurreko pauso berdinak jarraitu behar dira baina orain “Azpitituluak” zutabeko “Gehitu” botoia aukeratu behar da. Azpitituluak gehitzeko bi era desberdin nabarmendu nahi nituzke, fitxategi bat kargatu edo eskuz gehitu. Biak konbinatuz gero azkar egiteko era lortuko genuke:
1. “Gehitu” botoia sakatu ostean, “Idatzi eskuz” botoia aukeratu eta eskuz joan gehitzen azpitituluak eta “Argitaratu” botoiari eman.
2. Behin hizkuntza batean sartuta dituzula, beste hizkuntza batean azpitituluak gehitzeko ez da berriz ere prozesu berdina egin behar oso prozesu luzea baita. Horren ordez egin daitekeena da jadanik argitaratuta eta igota dauden azpitituluak jaitsi eta hauek editatu. Horretarako, argazkian ikus daitekeenez, “Editatu” botoiaren gainean sagua pasatzerakoan hiru puntu horiek agertuko dira eta hauek sakatu behar dira.
Hau sakatu ostean dauden aukera desberdinetik “Deskargatu” sakatu behar da eta .sbv bezala deskargatu. Jarraian aurkezten den argazkian ikus daiteke:
Behin deskargatuta dituzula, fitxategi bat izango duzu non agertuko da denbora tarte bakoitzean ze testu azalduko den pantailan. Hau da, denborak ezarrita dituen fitxategia izango duzu. Beraz, egin behar duzun gauza bakarra testua aldatzea eta denborak mantentzea da.
3. Hau horrela izanda, azpitituluak prest izango zenituzke. Hortaz, hizkuntza berri baten azpitituluak gehitzerakoan 1. pausoa errepikatu behar da baina orain “Idatzi eskuz” aukeratu beharrean “Kargatu fitxategia” aukeratu behar da. Ondoren, igo behar da editatu duzun fitxategia azpititulu berriekin. Metodo hau erabiliz bakarrik behin denbora galduko duzu azpitituluen denborak ezartzen.
Kanalaren eleaniztasuna
Deskripzioa
Kanalaren deskripzioa aldatzeko ez duzu bideorik kanalean izan behar. Izan ere, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
1. Ezkerrean dauden aukera guztien artean “Pertsonalizazioa” aukeratu eta hor “Oinarrizko informazioa” leihoa sakatu.
2. Ondoren “Gehitu hizkuntza bat” aukeratu eta nahi duzun hizkuntza berrian azalpena ezarri.
Jarraian argazki bat azaltzen da eman beharreko pausoekin hobeto ulertzeko.
No comments:
Post a Comment