Egilea: Josu Loidi
P4 proiektuan zehar webgunean test batzuk txertatu behar genituen. Guk hau egiteko lan-tresna interesgarri bat topatu genuen: ClassMarker. ClassMarker, testak sortzeko tresna online bat da. Dohainik erregistratuta erabil daitekeena. Honi esker mota askotako galderak dituzten testak sor daitezke: aukera anitzeko galderak, egia/gezurra erantzunekoak, testuz erantzutekoak eta baita kontzeptuak geziekin lotzekoak ere. Ikasitako lezio honetan, ClassMarker erabiltzeko jakin beharreko informazio guztia topatuko duzu.
Aukera anitzeko galderak: Test galdera tipikoa. “Question” erlaitzean galdera idazten da eta segidan emaitza posibleak. Gehienez ere 10 emaitza posible jar daitezke. Zuzenak diren emaitzak (bat edo gehiago) checkbox baten bidez markatu behar dira. Honetaz gain, galderaren puntu kopurua (Points Available) adierazi behar da. Baita emaitzak beti orden berean edo desordenean agertzea nahi den ere. Azkenik, soluzio bakar bat edo gehiago aukeratzen utziko den zehaztu behar da.
Egia/Gezurra galderak: Hauetan, galdera idazteko “Question” atal bat dago. Eta bi emaitza posible agertzen dira. Defektuz “True” eta “False” balioak dituzte, baina, alda daitezke. Galdera hauei ere emaitza zuzena zein den eta puntu kopurua zehaztu behar zaizkie.
Geziekin lotzeko galderak: Besteetan bezala galdera gehitzeko atal bat egoten da. Baina, soluzioen formatua ezberdina da. Soluzio bakoitzeko, bi bloke agertzen dira. Testa erantzuten dituenak lotu behar dituen kontzeptuak alegia.
Testuz erantzuteko galderak: Kau honetan, galdera gehitzeko atala edukitzeaz gain, onartzen diren soluzio posible guztiak idazteko atala topa dezakegu. Izan ere, bakoitzaren idazteko modua ezberdina da eta posible da kontzeptu bat modu ezberdinetara idaztea. Beraz, ontzat emango liratekeen emaitza guztiak gehitu behar dira.
Gramatika zuzentzeko galderak: Galdera hauetan, enuntziatu gisa gaizki dagoen esaldi bat idazten da. Ikasleak, esaldi hau ongi idatzi beharko luke. Beraz, emaitza gisa, enuntziatuko esaldia akatsik gabe idazten da.
Idazlana: Idazlanetan, enuntziatua bakarrik idatzi behar da. Ez da erantzunik jarri behar. Hau ikasleek testuak lantzeko pentsatuta dago. Egia esan P4 proiektuan ez du zentzu askorik era honetako galderak sortzeak.
Honela, testetan nahi adina galdera gehitu daitezke. Behin galdera guztiak sortuta, testaren esteka lortu behar da. Horretarako, sorturiko testaren lehioan egonda, “Assign Test” izeneko botoia dago. Botoi hau sakatuta bi aukera agertzen dira. Guri bigarrena interesatzen zaigu: “Send a link”. Hau aukeratu eta “Create a new link” egin behar da.
Hau egitean, testak izango dituen ezaugarri guztiak definitu behar dira. Hona hemen garrantzitsuenak:
Test Access: Bertako datuetan “Availability” aldagaia “Available” jarri beharko litzateke (testa irekita dagoela zehazteko). “Attemps” aldagaian “Unlimited Attempts Allowed” (Nahi adina saiakera).
Test Introduction: Lehen aipaturiko sarrera euskaraz idatzi bada, instrukzioak ez agertzeko adierazi. Bestela agertzeko eskatu.
Taking Test: Bertan denbora muga zehaztu daiteke. Ikasleak galderak erantzuteko izango duen denbora kantitatea alegia. Gainerako bi aldagaiei (“Save Results” eta “Resume Later”) “No” balioa ematea aholkatzen dut.
Test Questions: Bertan, leiho bakoitzeko agertuko diren galdera kopurua zehaztu daiteke. Baita, galderak ordenean edo desordenean agertzea nahi den ere.
Test Completion: Bertan, testaren amaieran emaitzak erakutsiko diren, gainditzeko nota zein den eta idazteko galderetan testua kopiatu edota itsasten utziko ote den zehaztu daiteke.
Behin ezaugarri guztiak erabakita, “Assing” botoiarekin esteka sortzen da. Behin hau edukita, inongo arazorik gabe txerta dezakegu webgunean. Google sites-en “Insertar > Enlace” egin eta esteka hau itsatsiz gero, testaren leihoa agertzen da.
Egia esan, informazio hau edukita arazorik ez zenuke eduki beharko test bat sortzeko. Baina, zalantzaren bat edukiko bazenu, ClassMarker-en eskuliburura joan zaitezke argitzera: https://www.classmarker.com/a/help/manual/ .
No comments:
Post a Comment