Egilea: Asier Ruiz
P4 proiektuaren lehen egunean hasierako lana zatitu genuen, eta beraz taldearen erdiak plangintza egiteko erabaki zen. Proiektua garatu heinean konturatu ginen ideia txarra izan zela, planifikazio oso kaskar bat atera zelako. Beraz, gertatutakoarekin, hau beste proiektu batean ez gertatzeko plangintzak egiteko era desberdinak batu egin ditut.
Estimazio analogoa: hau egiteko antzeko atazak izan zituen beste proiektu bat behar da. Metodo honekin ataza baten estimazioa lortzeko antzekoa den beste ataza baten iraupen erreala erabiltzen da, non gero eta atazak antzekoagoak izan orduan estimazioa zehatzagoa izango den. Metodo hau denbora gutxi behar du, baina beste metodoekin konparatuta ez da oso zehatza. Adibidez, P4 proiektuko jarraipen eta kontrol txostena egiteko denbora estimatzean, P3 proiektuaren jarraipen eta kontrol txostena egiteko behar izandako denbora erabiltzea, ataza hauek oso antzekoak direlako.
Estimazio parametrikoa: algoritmo bat erabiltzen da ataza baten estimazioa lortzeko, beste ataza batekin. Estimazio analogoaren antzekoa da, baina kasu honetan atazaren informazio gehigarria erabiltzen da. Gure kasuan ez da oso konplexua izango, lan unitate bakoitzeko zenbat denbora behar den erabiliko dugu. Adibidez, P3-n bi bideoei azpitituluak bi hizkuntzetan egiteko 2 ordu behar izan bagenu (30 minutu azpititulu eta hizkuntza bakoitzeko) orduan P4-n bakarrik bideo batean hizkuntza bateko azpitituluak egin behar izatekotan estimatu ahal dugu 30 minutu beharko ditugula ataza egiteko (bideo guztiak luzera antzekoa izanda). Metodo hau erabiliz zehaztasun handi bat lortu ahal da, erabiltzen diren parametroen kantitatearen arabera.
Hiru balioen estimazioa: hau erabiltzeko ez dira antzeko zereginik behar, beraz ondo dator ataza berri baten estimazioa egitean. Izena adierazten duen bezala 3 balio erabiltzen dira, probabilitate handiena, optimista eta pesimista. Probabilitate handiena ataza garatzeko espero den iraupena izango da. Bestalde, optimista ataza egoera onenean egiteko beharrezko denbora izango da. Azkenik, pesimista ataza egiteko egoera txarrenean beharko den denbora. Hiru balio hauen batezbestekoa atazaren estimazioa izango da.
Adituen estimazioa: ondo egiten bada, estimazio hoberena da. Era desberdineko adituak izan ahal dira: kronograman aditua, estimazioen aditua eta ataza egiteko aditua. Guri gehien inportatzen zaiguna azkena da. Adibidez, webgune bat egin behar izatekotan baliteke taldekide batek lehenago webgune bat garatu izana, kasu honetan berari galdetuko diogu estimazio bat egiteko.
Aurreko guztiarekin batera, planifikazioa amaitutzat jo baino lehen taldekide guztiak hau ondo errepasatzea gomendatuko nuke. Horrela, akatsak egotekotan, ahal den akats gehiena harrapatuko dira.
Erreferentziak:
· PMBoK gida (6. Edizioa)
No comments:
Post a Comment