Egilea: Aritz Plazaola
Proiektu bat arrakastatsua izateko, jarraipen eta kontrol zehatz bat egitea ezinbestekoa da, hori egiteko taldekide bakoitzak lan-paketeetako atazak egiteko behar izan dituen orduen erregistro bat eduki behar da. Gero eta proeiktu handiagoa izan, gero eta ataza gehiago izango ditu, eta orduen erregistroa egitea zaildu egin daiteke. Ataza asko badaude ohikoa izaten da atazekin nahasmena egotea, eta, nahasmen horretan, atazak ondo ez zehaztea. Atazak ez badira hasieratik ondo zehazten gero, erregistroa egiterakoan komeriak datoz.
Plangintza egiterakoan atazen zehaztapena zehatza ez izateak jarraipen eta kontrolean ondorioak ditu, ondorio horiek pairatu genituen nire taldean. Jarraipen eta kontrolarekin eta bezeroarekiko komunikazioarekin lotutako lan-paketeetan ataza konkretu batzuk zehaztea falta izan zitzaizkigun. Jarraipen eta kontrola lan-paketean (JK), ez genuen kontuan hartu idazkariaren lana, bezeroarekiko komunikazioarekin lotutako lan-paketean berriz, bezeroarekin komunikatzen erabilitako orduak kontrolatzeko ataza zehatz bat falta izan zitzaigun.
Proiektu baten jarraipen eta kontrolean bilerak bai ala bai egin behar dira, eta, egiten diren bilera bakoitzeko bi dokumentu idatzi behar dira, bileraren deialdia eta bileraren akta, horrela, bilera bakoitzean zer eztabaidatu eta erabaki den erregistratzen da. Bi dokumentu horiek idazteko ere denbora behar da. Eta idazkariarentzako ataza zehatzik ez badago, deialdiak eta aktak idazteko behar izan diren orduen erregistroa non gordeko litzateke? Arazo hau P4 proeiktuan izan genuen, ataza zehatz bat falta zitzaigunez idazkari lanak egiteko orduak ezin izan genituen erregistratu. Hori dela eta, taldekide batzuek ordu galera nabaremen bat izan zuten, hau da, E430 dokumentuan erregistratutako orduak berez egindakoak baino gutxiago izan ziren. Konponbidea erraza da, Jarraipen eta Kontrola lan-paketean (JK), idazkariak ataza propioa izatea, non, hor egin beharrekoa deialdien eta akten idazketa den.
P4 proiektuan idazkari lanak egin zituen taldekidearen arazo bera izan zuen bezeroarekin harremanetan egon zen taldekideak, aurreikusita izan ez diren orduak. Plangintzan ez genuen bezeroarekin harremanetarako ataza bat zehaztu, eta, bezeroarekin harremanetarako atazaz ahaztea idazkariaren atazaz ahaztea baino larriagoa da, izan ere, produktuaren onespena bezeroak eman behar baitu. Produktua bezeroaren gustokoa izan behar du, horregatik, argi eduki behar dira bezeroaren nahiak. Horretarako, proiektuaren hasieratik bezeroarekin izaten diren komunikazioak garbiak izan behar dute, bestela, gaizkiulertuak egon daitezke, eta horrek proiektuaren garapenari ez dio onik egiten.
Bezeroari bidalitako mezu elektroniko guztien eta bezeroarekin egindako dei guztien atzean lan asko dago, eta lan guzti hori egiteko erabilitako orduak ezin izan ziren erregistratu E450 adarrean horretarako atazik ez zegoelako. Kasu honetan ere konponbidea erraza da, E450 adarrean bezeroaren komunikaziorako ataza bat gehitzea. Bi ataza berri hauen identifikazioa arduren banaketa egin ostean burutu beharko lirateke.
P4 proiektua garatzean argi ikusi dut bi lan hauen garrantzia: hasieratik bezeroarekin harreman garbia eta zehatza edukitzea, eta baita, jarraipen eta kontroleko bileretako deialdieak eta aktak idaztea. Bi lan hauek ataza propioa izan behar dute proiektuaren plangintzan, hasieratik ondo planifikatuta badaude, proiektuaren garapenaren zehar ezustekoak ekiditeaz gain, orduen erregistroan ez dugu erregistratu gabeko ordurik izango.
No comments:
Post a Comment