Proiektu baten bideragarritasun analisiaren garrantzia

Egilea: Aritz Azkunaga

Proiektu baten bideragarritasun analisia proiektu baten ezinbesteko den prozesu bat da. Berdin dio zer proiektu mota den, software-ekimena, hezkuntza-proiektua edo eraikuntza-proiektua den. Proiektu baten bideragarritasuna aztertzea planifikatzea baino garrantzitsuagoa izan daiteke, eta, beraz, ezinbestekoa da ikerketa oso bat egitea. Analisi honi esker, jakin ahal izango dugu proiektuak benetan ekarriko dituen onurak. Ez da formalitate burokratiko soila, hau da ez ditu arau zehatz batzuk jarraitzen, erabaki estrategikoak hartzeko beharrezko tresna baizik.

Hala ere, bideragarritasun analisia zer den jakin behar da lehenik. Proiektu baten bideragarritasuna, behar bezala amaitzeko gaitasuna da, hau da, aurreikusitako emaitzak emanez. Planifikazioa baino lehen egin beharreko analisia da, erabakiak hartzeko gida gisa jokatzeko.

Bideragarritasunaren analisia proiektu bat aurrera eraman edo ez erabakitzeko prosezuari dagokio. Horretarako, aspektu desberdinak aztertzen dira, hala nola, teknikoa, ekonomikoa edo legala.

Proiektu baten bideragarritasun analsiia eraginkorra izan dadin, honako atalak izatea gomendatzen da:

1. Proiektuaren irismena: mugak zehazten eta espero diren emaitzetatik aldentzen diren desbideratzeak saihesten laguntzen du.

2.  Egoeraren analisia: egungo ikuspegiaren indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko balio du.

3.  Eskakizunen definizioa: proiektuaren helburuak betetzeko interesdunen beharrak eta eskakizunak zehazteko, dokumentatzeko eta kudeatzeko prozesua da. 

     Ikuspegia zehaztea: gomendatutako irtenbidea edo premiak asetzean amaituko den ekintza-bide optimoa adierazten duena.

Proiektuaren bideragarritasuna ebaluatzea: hautatutako ikuspegiaren errentagarritasuna aztertzen du.

a.  Merkatua: Xede dugun sektorea, eskariaren izaera eta lehiakideak aztertzea.

 

b. Eragiketa-plana: Proiektuari ematen zaizkion baliabide teknikoen, giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen inbentarioa, eta nola kudeatuko diren ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

 

c.  Marketin-plana: Xede-publikoarekin konektatzeko, kalitate-estandarrak ezartzeko eta merkaturatu nahi den produktuaren edo zerbitzuaren prezioa finkatzeko erabili beharreko kanalak identifikatzen dira, baita jarraitu beharreko banaketa-politika ere.

 

d.  Finantza-plana: Lortu nahi diren emaitzak, sozietatearen egitura ekonomikoa eta finantzarioa eta lortu nahi dugun errentagarritasuna proiektatzea.

6. Proiektu baten bideragarritasun-azterlana berrikustea: aurreko elementu guztiak bideragarritasun analisi batean biltzen dira, eta azterketa formala egin behar da, interesadun guztiek parte har dezaten.

 

Bideragarritasun analisiaren abantailak:

  • Banketxeetara jo eta gure proiektua finantza-ikuspegitik aurkeztea.
  • Kapital-inbertsioa erakartzea.
  • Kalitatezko informazioa lortzea eta edukitzea.
  • Aukerak detektatzea.
  • Porrota izan dezakeen proiektu bat baztertzea.

 

Laburbilduz, bideragarritasun analisia, burokratikoki egiten ez den prosezu bat izan arren, gure proiektun onuragarriak diren ondorioak ekarri ahal ditu.

No comments:

Post a Comment