Itzulketak ez dira beti astunak

Egilea: Asier Garin 

Egunerokotasunean hainbat aldiz egin behar ditugu itzultzaile lanak. Horrelako atazek, denbora nahikoa kontsumitzen dute, testua luzea baldin bada edota hitz konplexu/teknikoak erabiltzen baditu zaila/neketsua bilakatzen da itzulketa. Hori bai,  laguntza gabe egiten bada. Azken urtotan geroz eta lan tresna gehigo sortu dira mota honetako atazai aurre egiteko. Horietako bat itzultzaile neuronal-ak izan dira.

Eta zer dira itzultzaile neuronalak? Bada, adimen artifizialaren garapenetik dator. Teknikoki azalduta, neurona-sare handiak erabiltzen ditu hitz-sekuentzia batek duen agertzeko probabilitatea aurreikusteko, eta normalean esaldi osoak ere modelatzen ditu eredu integratu bakar batean. Hau da, itzultzaile neuronala giza garunaren funtzionamendua imitatzen saiatzen da; beraz, etengabe ari da ikasten eta entrenatzen. Oso tresna egokia eta azkarra da, nahiz eta beti komeni den itzulitakoa gainbegiratzea.
 
Itzuli beharreko hizkuntza nagusiak ingelesa, gaztelera eta euskara izan ohi dira. Ingelesera/gaztelerara itzulpenak egiteko hainbat itzultzaile daude, baina euskeraren kasuan gutxiago dira. Hona hemen, euskara itzultze hizkuntza modura kontuan hartzen duten hiru itzultzaile: 
 
     Elia: Elhuyarren hitzultzaile automatikoa da. Sei hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Hainbat tarifa ditu web-guneak, hala ere dohainikakoetan zentratuko naiz, ikasleon egoera apala ulertzen baitut. Bi eskaintza daude:

                                                                 Erregistratu gabe                            Erregistratua

 


Ikusi daiteken bezala, erregistratuz gero, dokumentu osoak itzultzeko aukera dago, esaterako, Microsoft Office eta Libre Officeko dokumentuak.

Aurreko guztiaz gain, mugikorrerako aplikazioa dauka, erabilerraza eta erosoa da. App-a Android eta iOSerako erabilgarri dago. 

 

   Itzuli: Euskadi.eus-en itzultzaile neuronala da. Lau hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa. Ez dauka erregistro modurik eta itzultzeko muga 4.000 karaktere da eskaera bakoitzeko. Elia baino sinpleagoa izan arren hiru funtzio berritzaile eskaintzen ditu.

      Tipologia mota aukeratu ahal izatea: Orokorra edo Juridiko Administratiboa.

      Itzuli nahi dena audio bidez arrapatzea; Gehienez 15 segundokoa.

      Idatzitako nola esaten den entzuteko aukera.

Aurreko guztiaz gain, mugikorrerako aplikazioa ere badauka, App-a Android eta iOSerako erabilgarri. 

 

   Batua: Oraingo hau, Itzuliren itzulpen gaitasuna eskuragarri jartzeko sortutako interfaze berria da. Erabilera berritzaile, ikerketa-proiektu eta bestelako garapen-proiektuetan integratzea ahalbidetu eta erraztea helburu duena.

Ez da gauza handia baino interfaze aproposagoa da jatorrizkoarekin konpratua. Nahiz eta ez dituen Itzuliren zerbitzu guztiak eskaintzen.

 

Jarraian euskara ezik beste hizkuntzetara itzul dezaketen itzultzaile ezagunenak:

  Google Translate: Denok ezagutzen dugun itzultzailea da, munduko erabiliena izatea nahiko ez balitz, 133 hizkuntza ezberdinetara itzuli dezake. Itzultzeko muga 5.000 karaktere da eskaera bakoitzeko eta dokumentu osoak ere itzuli ditzake. Google translatek duen ezaugarri erabakigarri bat webgune osoak itzuli ditzakeela da.

Google kontuarekin erregistra zaitezke, itzulitako esaldi gogokoenak gordez, itzulpen historiala gordez eta google-ko kontua duen beste edonorekin konpartituz itzulpenak.

Aurreko guztiaz gain, mugikorrerako aplikazioa ere badauka, App-a Android eta iOSerako erabilgarri. Zerbitzu interesgarri bat, aplikazioa internet konexiorik gabe erabili daitekeela da.

 

   Reverso: Guztira 18 hizkuntzen artean egin dezake itzulketa. Dokumentuak itzuli ditzake ondorengo formatuetan badaude:

      HTML (html guneak)

      Testua (formatrik gabekoak)

      PHP (PO o POT fitxaegiak)

      .NET ( RESX fitxaegiak)

      Java ( PROPERTIES fitxaegiak)

      Flex ( PROPERTIES fitxaegiak)

      IPhone ( STRING fitxaegiak)

      Android ( XML fitxaegiak)

      XLIFF

      CSV

      XML fitxaegiak

      XML formatura pasatako web-guneak

Bestelako aukeren artean hitzen edo esaldien erabilpen adibideak ematen ditu. Esaldietan erabiliz hainbat kasutan, esaerak ere kontuan hartuz. Sinonimoak bilatzeko aukera ere badauka. Ordainpeko bertsioak aukera gehiago dituen arren, dohainikoak zuzentzaile ortografikoa ere badu Ingelesarentzat eta Frantsesarentzat.

Aurreko guztiaz gain, mugikorrerako aplikazioa ere badauka, App-a Android eta iOSerako erabilgarri.

 

   DeepL: Itzultzaile neuronal praktikoa eta sinplea, bere abantaila beste itzultaileak baino hiru aldiz zehatzagoa dela. Guztira 26 hizkuntzen artean egin dezake itzulketa. Dokumentuak itzuli ditzake ondorengo formatuetan badaude:

      PDF

      Word (.docx)

      PowerPoint (.pptx)

Aurreko guztiaz gain, mugikorreko eta ordenagailurako aplikazioa ere badauka, App-a Android eta iOSerako erabilgarri. 

 

  SpanishDict: Gaztelera eta ingelesaren artean soilik itzultzen du. Horregatik, beste itzultzaileak baino okerragoa da? Ez du zertan, itzultzaile hau bi hizkuntza hauen arteko esaera, lexiko eta konjugazio itzultzeko gai da. Behar duzuna bi hizkutza hauen itzulketa bada egokiena dela esango nuke.


Laburbilduz, hainbat itzultzaile daude eta geroz eta gehiago egongo direla susmatzen dut. Lezio honetan aipatutakoak nagusienak dira baino askoz gehiago daude.

Nire ustean, euskararekin zerikusia duten itzulketan egin behar badira, oro har, Elia erabiliko nuke. Eskainatza zabala eta interfaze egokia baitu, baina Itzuli erabiliko nuke zehaztasun gehiago behar denean; elkarte edo enpresa gahiagok hartu baitute parte sorreran.

Bestalde, bestelako hizkuntzen itzulketetan DeepL erabiltzen dut, eraginkorrena iruditzen baitzait.

Amaitzeko aipatu nahiko nuke transkripzioak egiteko aukera ere badagoela. Hau da, adimen artifiziala eta audio prozesamendua erabiliz, audio batean esaten dena idazteko automatikoki. Duela gutxi zerbitzu hori DeepL-ko eta Google Translate-ko mugikorreko aplikazioek eskaintzen hasi zuten, baino zuzenean grabatutakoa izan behar den audioarekin. Horrela zuzenean, esaten duzuna itzuli daiteke.

Informazio Iturriak:

      https://www.irura.eus/eu/-/itzuli-itzultzaile-automatiko-neuronala-denon-eskura

      https://eu.wikipedia.org/wiki/Itzulpen_automatiko_neuronal

      https://www.makeuseof.com/tag/best-online-translators/

      Dokumentuko esteka guztiak


No comments:

Post a Comment